Author Archives: izarraitzie

Gaur 37 urte bete ditu Izarraitz Igeri Elkarteak

Gaurko egunez, orain dela 37 urte, guraso talde batek, Izarraitz Igeri Elkartea martxan jarri zuen. Mila esker lehen urrats hura emateagatik!

Albisteak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Gaur 37 urte bete ditu Izarraitz Igeri Elkarteak sarreran

Maier Lizarzaburu Espainiako Open txapelketara

Zapatu honetan (apirilaren 9an) hasi eta asteazkena bitartean, Espainiako Absolutuen eta Juniorren Open Txapelketa jokatuko da Torremolinos-en. Bertan izango da Maier Lizarzaburu, Izarraitz Igeri Elkartea ordezkatuz. Maier Lizarzaburuk, astelehenean, 200 metro bizkar proban hartuko du parte. Zorte on!

Espainiako txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Maier Lizarzaburu Espainiako Open txapelketara sarreran

Alebinen 3.teknifikazio deialdia

Zapatu honetan gure alebinak berriro ere elkartuko dira Donostiko Paco Yoldi igerilekuan 3.go elkarteratzea gauzatzeko eta goizeko 8:45etan igerilekuko sarreran egon behar dute. Hirugarrengo aldia izango da Jokin Artetxe, Aroa Azkune eta Malen Ezamarentzako, baina lehenengoa Aratz Odriozolarentzako. Aurrekoan gainera … Irakurtzen jarraitu

Teknifikazio jardunaldiak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Alebinen 3.teknifikazio deialdia sarreran

Pazko Asteko egutegi zuzena

Pazko Asteko egutegi zuzena (atzo bat okerrekoa bidali zen), eta publiko egin beharko lireteken oharrak (atzo zirriborroetan geratu ziren). Prebenjaminen saioek 45 minutu irango dute. 2013ko saioek ordubete iraungo dute, baina intentsitatearengatik egin ahalko dituzte arazo gabe. Igeriketa Lantzeneko saioek … Irakurtzen jarraitu

Oharrak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Pazko Asteko egutegi zuzena sarreran

Gipuzkoako igeriketa egokituko txapelketan gustora

Ordizian izan ginen zapatu arratsaldean, Gipuzkoako Igeriketa Egokituko Txapelketan parte hartzen Jurdan eta Landerrekin. Bakoitzak banakako hiru probatan aritzeaz aparte, 4×50 metro libreko erreleboan parte hartzeko aukera izan zuten eta oso gustora ibili ziren beraien laguna den Richard Oriberekin batera … Irakurtzen jarraitu

Gipuzkoako Txapelketak, Igeriketa egokitua atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Gipuzkoako igeriketa egokituko txapelketan gustora sarreran

Izarraitz Igeri Elkartea KORRIKArekin

Datorren ostiralean, apirilaren 8an, Korrika iritsiko da Azpeitira. Aurten ere, Izarraitz Igeri Elkarteak, beste talde askoren artean Korrikan parte hartuko du. Lekukoa Errezil bideko Harrobia eta Irurena Enpresaren tartean (13:21ean) hartuko dugu Azpeitiko EH Bilduren eskutik, eta Irurena Enpresaren parean, … Irakurtzen jarraitu

Albisteak, Oharrak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Izarraitz Igeri Elkartea KORRIKArekin sarreran

Gipuzkoako igeriketa egokituko txapelketa Ordizian

Zapatu honetan, apirilak 2, Ordiziako Majori kiroldegian Gipuzkoako igeriketa egokituko txapelketa jokatuko da eta bertan izarraitzeko Jurdan Arakistain eta Lander Uria lehiatuko dira. Oraingoan bakoitzak banakako hiru probatan parte hartuko dute; Jurdanek 50 metro libre, 50 metro bizkar eta 100 … Irakurtzen jarraitu

Gipuzkoako Txapelketak, Igeriketa egokitua atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Gipuzkoako igeriketa egokituko txapelketa Ordizian sarreran

Alebinak beldurrarekin baina gustora

Zapatuan Bergaran izandako txapelketan gure alebinak txukun ibili ziren, beldurrez hasi ziren lehenengo proban, pixkat zaila zelako, baina beldurrari aurre egin eta ondo egitea lortu zuten. Horrek bigarren proba burutzeko indarrak eman zizkien eta gogoz bukatu zuten txapelketa. Guztira zortzi … Irakurtzen jarraitu

Alebinen liga atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Alebinak beldurrarekin baina gustora sarreran

Taldeko gaztetxoak oso ondo Eibarren

Pasa den zapatuan, gure taldeko txikienek beraien Test-KZL Ligari jarraipena eman zioten 4. jardunaldiarekin. Jardunaldi hau Eibarren ospatu zen, Ipurua kiroldegian eta bertan, gure taldetik, adin tarte honetako 37 igerilari aritu ziren. Jardunaldi osoa benjamin kategoriakoa izanik, 2013 eta 2012ko … Irakurtzen jarraitu

Benjamin eta alebin maila, KZL jardunaldiak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Taldeko gaztetxoak oso ondo Eibarren sarreran

Izarraitzeko igerilari gaztetxoek bi hitzordu dituzte asteburuan

Benjamin testa eta KZL 4. jardunaldia Benjamin mailako igerilariak beraien ligako 4. jardunaldian lehiatzeko aukera izango dute zapatuan martxoaren 26an Eibarko Ipurua kiroldegian. Jardunaldia 15.30etan hasiko da baina aldez aurretik, 14.30etan beroketa lanak egingo dituzte. Horregatik, Azpeitiko igerilekuko sarreran geratuko … Irakurtzen jarraitu

Alebinen liga, Benjamin eta alebin maila atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Izarraitzeko igerilari gaztetxoek bi hitzordu dituzte asteburuan sarreran