Author Archives: izarraitzie

Entrenamenduak 5.asterako

Hemen dauzkazue aste honetarako prestatu ditugun entrenamenduak. Pixkanaka metroak gehitzen goaz, baina badakigu gai zaretela dena ondo egiteko. Animo eta segi gogoz entrenatzen bueltatzen usten digutenean, guk ikusteko zeinen ondo ibili zareten.

Sin categoría atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Entrenamenduak 5.asterako sarreran

Alazne Sudupe EH-ko Distantzia Luzeko txapelketan

Alazne Sudupe Lasarte-Oriako Igerilekuan izan zen Euskal Herriko Distantzia Luzeko Txapelketan parte hartzen. Lehiaketa, zapatu goizean jokatu zen Maialen Chorraut Igerilekuan eta 3.000 metrotako proban lehiatu zen. Alaznek 37:57:09 denborarekin 4. postua eta marka pertsonala lortu zuen. Horrez gain, 1.500 … Irakurtzen jarraitu →

Euskal Herriko Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Alazne Sudupe EH-ko Distantzia Luzeko txapelketan sarreran

Iker Aizpuru Igeriketa Egokituko Espainiako Absolutuen Txapelketara

Kirol Egokituaren Euskal Federazioak Izarraitz Igeri Elkarteko Iker Aizpuru igerilaria aukeratu du asteburuan, abenduaren 12an eta 13an, absolutuen mailako Igeriketa Egokituko Espainiako Txapelketan parte hartzeko. Oviedo-ko igerilekuan jokatuko da txapelketa. Igerilari azpeitiarra, beste behin absolutu mailako Euskadiko selekzioarekin arituko da. … Irakurtzen jarraitu →

Espainiako txapelketak, Igeriketa egokitua atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Iker Aizpuru Igeriketa Egokituko Espainiako Absolutuen Txapelketara sarreran

Alazne Sudupe Euskal Herriko Distantzia Luzeko txapelketara

Alazne Sudupe Izarraitzeko igerilaria, Euskal Herriko Distantzia Luzeko Txapelketan parte hartuko du zapatuan. Lehiaketa, Lasarteko Maialen Chourraut Kiroldegiko igerilekuan jokatuko da, eta Alazne absoluto mailan hiru kilometroko proban lehiatu da. Zorte on Alazne!

Euskal Herriko Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Alazne Sudupe Euskal Herriko Distantzia Luzeko txapelketara sarreran

Entrenamenduak 4.asterako

Egunon danoi! Aste hau berezia denez, astelehena eta asteartea jai daukazutenez, entrenameduak goiz-goizetik prest dauzkazue bi egun hauetan gogor haritzeko. Aurreko astean pozik bageunden, aste honetan oraindik poz haundiagoa daukagu, geroz eta igerilari gehiago ikusten hari garelako lanean. Hori bai, … Irakurtzen jarraitu →

Sin categoría atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Entrenamenduak 4.asterako sarreran

Ohiko batzar nagusia atzeratzea erabaki du zuzendaritza batzordeak

Azaroan egitea aurreikusita zegoen Izarraitz Igeri Elkarteko ohiko batzar nagusia, atzeratzea erabaki du zuzendaritza batzordeak. Osasun egoera ikusirik eta agintarien argibide eta jarraibideei jarraituz, Izarraitz Igeri Elkarteko zuzendaritza batzordeak Ohiko Batzar Nagusia (datarik gabe) atzeratu du. Edonola ere, Urteko Batzarra … Irakurtzen jarraitu →

Albisteak, Oharrak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Ohiko batzar nagusia atzeratzea erabaki du zuzendaritza batzordeak sarreran

3.asterako entrenamenduak prest!

Aste bat gehio bakarrik entrenatzen, baina aste bat gutxiago berriro elkarrekin egoteko. Igerilariak ikusten ditugu lanean, baina gehiago ikustea guztatuko litzaiguke. Beraz, entrenamendu hauek daudela dakizkizuenoi eskakizun bat egiten dizuegu, zabaldu beste gurasoekin eta bete ditzagun igerilekua izarraitzeko txapelekin. Animo … Irakurtzen jarraitu →

Sin categoría atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude 3.asterako entrenamenduak prest! sarreran

Hasi da igeriketa denboraldia Gipuzkoan

Alazne Sudupe, Maier Lizarzaburu, Uxue Etxeberria, Intza Odriozola eta Elene Sudupe Iker Aizpuru Joan den asteburuan, azaroaren 21 eta 22an, Izarraitz elkarteko absolutuak denboraldiko lehen proba izan zuten Irungo eta Cadiz-eko igerilekuetan. Honako hauek izan ziren Irungo Azken Portu Igerilekuan … Irakurtzen jarraitu →

Helduen ligak, Igeriketa egokitua atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Hasi da igeriketa denboraldia Gipuzkoan sarreran

Entrenamenduak bigarren asterako

Bigarren astea zuen kasa entrenatzen. Batzuk lan eta lan ikusi ditugu, eta asko pozten gara. Horregatik hemen dauzkazue aste honetarako prestatu ditugun entrenamenduak. Espero dugu dena ondo ulertzea, bestela arazorik gabe, galdetu lasai.

Sin categoría atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Entrenamenduak bigarren asterako sarreran

Igeriketako txapelketak berriro martxan

Osasun egoeragatik zortzi hilabete luze egon ondoren lehiaketarik gabe, asteburu honetan, Irun eta Cadiz izango dira txapelketak hartuko dituzten hiriak. Cadiz-en Iker Aizpuru eta Isaac Pousada entrenatzaile lanetan izango dira. Taldeko absolutuek aldiz,  Irungo Azken Portu igerilekuan parte hartuko dute … Irakurtzen jarraitu →

DEIALDIAK, Helduen ligak, Igeriketa egokitua, Teknifikazio jardunaldiak, Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Igeriketako txapelketak berriro martxan sarreran