Igandean Erandiora igeriketa egokituko ligako 2.jardunaldira

Jurdan Arakistain eta Lander Uria Erandiora gerturatuko dira igande goizean, Altzaga udal kiroldegian ospatuko den ligako 2.jardunaldiari egurra emateko. Saioa goizeko 10:30tan emango dio hasiera eta bakoitzak banakako hiru probatan parte hartuko du.

Jurdanek, Azpeitian egin izan ez zituen probak burutuko ditu gaixorik egon zelako, 50metro tximeleta, 100metro libre eta 50metro bizkar hain zuzen. Landerrek aldiz, 100metro bizkar, 50metro bizkar eta 50metro libre aukeratu ditu.

Gogoz daude bertara joan eta dena emateko. Beraz, egurra mutilak eta aupa Izarraitz!

Igeriketa egokitua atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Igandean Erandiora igeriketa egokituko ligako 2.jardunaldira sarreran

Alebinek egingo dute igeri larunbatean

Larunbat honetan, maiatzaren 6an, Azkoitian dute hitzordua Izarraitz Igeri Elkarteko igerilariek. Oraingo honetan, alebinen txanda izango da, beraien ligako zazpigarren eta azken jardunaldia jokatuko baitute.

Hitzordua 15etan dute beroketa saioari ekiteko eta 16etan emango zaio hasiera jardunaldiko lehen probari. Besteak beste, 400m lau estiloetan, 100m lau estiloetan eta 200m libre probak jokatuko dituzte 2011an jaiotako neskek eta 2009 eta 2010 urteetan jaiotako mutilek. Horrez gain, erreleboak mixtoak ere izango dira. Hori dela eta, gure taldeko mutilak denboraldian estreinakoz erreleboetan parte hartuko dute taldeko bi neskekin batera 4×100 libre mixto lehiatuz.

Zorte on! Aupa Izarraitz!

Alebinen liga atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Alebinek egingo dute igeri larunbatean sarreran

Lander eta Nora gustora etxean burututako txapelketan

Aurreko larunbatean, Azpeitiako igerilekuan, igeriketa egokituko ligako 1.Jardunaldia izan genuen.

Bertara gerturatu ziren Lander Uria eta Nora Cacigal, gogo handiz beraien probak igeri egitera. Jurdan Arakistain azkeneko momentuko baja izan zen, ondoezik zegoelako.

Norak marea urdinarekin bat egin zuen igeri 50metro igeri eginez eta bikain aritu zen. Landerrek aldiz, banako hiru proba egin zituen, 50metro tximeletan bere marka onena egitea lortu zuen, 100metro libre proban trago txiki bat hartu zuen eta 50metro bizkarren indartsu aritu ostean, ez zuen bere marka onena lortu baina gertu geratu zen.

Jardunaldi bukaeran sorpresa eta guzti eduki zuten. Danontzako dominak zeuden marea urdinaren eskutik eta hori dela eta, poz-pozik joan ziren etxera.

Igeriketa egokitua atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Lander eta Nora gustora etxean burututako txapelketan sarreran

Marka onak alebinek Bergaran

Alebinen taldeak pasa den larunbatean beraien ligako 6. jarduanaldiaz gozatu zuen Bergarako Agorrosoin kiroldegian. Bertan, ohi bezala, Izarraitzeko 12 igerilari izan ziren lehian.

Jardunaldi honetan, emakumezkoek 800 libre edo 100 bizkar eta 200 bular probak izan zituzten. Izarraitzekoak 800 libre probarako urduri bazeuden ere, distantzia luze batean esfortzua kontrolatzeko gai direla erakutsi zuten. 100 bizkar igeri egin zutenak, aldiz, indartsu atera ziren. Ia atsedenik gabe ekin zioten 200 bular probari eta beraien onena ematen jakin izan zuten euren markak nabarmen hobetzea lortuz. Bukatzeko geratzen zitzaizkien indar guztiak utzi zituzten 4×100 estiloak erreleboan.

Gizonezkoen kasuan, jardunaldiko 2 probak bizkar estilokoak izan zituzten. Lehenengo 100 metrokoa eta ondoren 200 metrokoa. Hauek ez zuten bere taldekide nesken bezain egun ona izan. Gogotsu eta urduritasunik gabe egin zuten jauzi uretara baina beraien denboretatik gertu geratu arren, ez zituzten markak hobetu.

Alebinek maiatzaren 6an izango dute beraien ligako zazpigarren eta azken jardunaldia, Azkoitian.

Alebinen liga atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Marka onak alebinek Bergaran sarreran

Igeriketa egokituko Euskal ligako 1.Jardunaldia

Larunbat honetan, apirilak 1, igeriketa egokituko Euskal ligako lehenengo jardunaldia ospatuko da Azpeitian. Etxean jokatuko dugu gaurkoan eta goizeko saioa izango da, txapelketari hasiera 10:00tan emango zaiolarik. Izarraitzetik hiru igerilarik parte hartuko dute bertan.

Alde batetik, Jurdan Arakistain eta Lander Uria. Hauek banakako hiru probatan parte hartuko dute, 50metro tximeleta, 100metro libre eta 50metro bizkar hain zuzen ere.

Eta beste aldetik, Nora Cacigal. Txapelketa honetan marea urdinak ere parte hartzen baitu eta urdinduz mugimendua sortu dute. Norak beraz, marea urdinarekin bat 50metro libre proba burutuko du.

Gogotsu hari dira entrenatzen bere familia eta lagunei ikasten dauden guztia erakusteko asmoz. Beraz, zorte on eta egurra hirukote!

Igeriketa egokitua atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Igeriketa egokituko Euskal ligako 1.Jardunaldia sarreran

Zapatuan, alebinen 6. jardunaldia Bergaran

Larunbat honetan, apirilak 1ean, alebinen ligako 6.jardunaldia ospatuko da Bergarako Agorrosin igerilekuan. 12 igerilarik ordezkatuko dute Izarraitz Igeri Elkartea arratsaldean zehar jokatuko diren proba ezberdinetan.

Izarraitzeko mutilek, bizkar estiloan hartuko dute parte bi distantzia ezberdinetan, 100 eta 200 bizkarren. Neskek, aldiz, 800 libre edo 100 bizkar eta 200 bular probak izango dituzte, 4×100 estiloetako erreleboarekin batera.

14etan hasiko da beroketa saioa eta jardunaldiari 15etan ekingo zaio.

Zorte on ekipo!

Alebinen liga atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Zapatuan, alebinen 6. jardunaldia Bergaran sarreran

Lau domina Junior eta Absolutuen Euskal Herriko Txapelketan

Asteburu honetan Euskal Herriko junior eta absolutu txapelketa ospatu da Iruñako Amaya igerilekuan. Gure taldetik lau igerilari izan dira bertan, Jone Goenaga eta Isaac Pousadaren gidaritzapean, eta ez dira esku hutsik itzuli. Postu onak lortzeaz gain, lau domina ere eskuratu dituzte Izarraitzeko neskek.

  • Uxue Etxeberria (2004): 200Bu 4.postua, 50Bu 8.postua, 200X 🥉 eta 100Bu 4.postua
  • Maier Lizarzaburu (2005): 50Bi 10.postua, 200Bi 🥈, 100 Bi 6.postua eta 200X 6.postua
  • Anne Sagarmendi (2007): 1500L junior🥇 eta absoluto🥈, 200Bi 5.postua, 400X 5.postua eta 50Tx 14.postua
  • Nora Eizagirre (2008): 800L 6.postua
    Zorionak eta segi lanean!💪
    Aupa Izarraitz!
Sin categoría atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Lau domina Junior eta Absolutuen Euskal Herriko Txapelketan sarreran

Gustora Lander Legazpin

Lander Uria igandean Legazpira gerturatu zen bertan ospatzen zuten txapelketa batean parte hartzera.

Berak adierazi duenez, oso gustora ibili zen bere bi banakako probatan. Bere seriean lehenengoa izan zelako bai 50metro libre, bai 100metro bizkar probatan.

Gainera hori gutxi balitz, sailkapen orokorrean zortzigarren postuan bukatzea lortu zuen.

Ondo Lander, segi horrela!

Igeriketa egokitua atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Gustora Lander Legazpin sarreran

Benjaminak txukun Oñatin

Larunbatean Oñatiko Zubikoa kiroldegian ibili ginen benjaminekin ligako 4.jardunaldia ospatzen. Baja ugari izan genituen arren, gerturatu zirenak lan ona burutu zuten bertan.

Urduritasuna nabarmen izan genuen. Alde batetik, txikiak tximeleta estiloa egin behar zutelako eta bestetik, handiagoak direnak 400metro libre proban lehenengo aldiz jardungo zirelako. Hala ere, orokorrean lan on bat egiteko gai izan ziren denak.

Hurrengo txapelketarako denbora luze daukagu ondo prestuta izateko. Segi lanean!

KZL jardunaldiak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Benjaminak txukun Oñatin sarreran

Lander Legazpira

Izarraitzeko igerilaria den Lander Uria Legazpira joango da igande honetan, martxoak 12, bertan ospatuko den igeriketa egokituko txapelketa batean parte hartzera.

Goizeko saio batean ospatuko da, hasiera 10:00tan emango diotelarik eta Landerrek 50metro libre eta 100metro bizkar probatan arituko da.

Ondo entrenatzen dabilela kontuan izanda, ziur gaude Izarraitz taldea ordezkatzen lan bikaina egingo duela. Zorte on eta egurra!

Igeriketa egokitua atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Lander Legazpira sarreran