Oñatin ekipamendu berria estreinatu dute gure igerilariek!

Zubikoa kiroldegian jokatu den neguko laugarren jardunaldian, maila onean aritu dira Izarraitzeko igerilariak.

Gaurkoan ere agerian utzi dute beraien konpromiso maila, proba gogorrei, kementsu eta jarrera bikainarekin, aurre eginez.

Segi horrela eta aupa zuek!!!

Aupa Izarraitz!!!

Sin categoría atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Oñatin ekipamendu berria estreinatu dute gure igerilariek! sarreran

Uxue Etxeberria Espainiako Txapelketetan

Absolutuen Espainiako txapelketa jokatzen ari da Sabadellen (Herrialde Katalanak) gaur hasi eta igandera arte.

Bertan daude, Izarraitz ordezkatzen, Uxue Etxeberria eta Isaac Pousada entrenatzailea. Gaur bi aldiz egin du salto igerilekura Uxuek, goizean 100m lau estiloetara proba egiteko eta arratsaldean, berriz, 50m bular estiloan. Bikain aritu da bietan, bere denborarik onenak eginez. 50m bular proban, gainera, krubeko errekor berria ezarri du.

Zorionak bioi!!!

Aupa Izarraitz!!!

Sin categoría atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Uxue Etxeberria Espainiako Txapelketetan sarreran

Alebinen 3. jardunaldia Bergaran

Larunbat arratsaldean, 15.30etatik aurrera Izarraitzeko 12 igerilari alebinek beraien ligako 3. jardunaldia izango dute Bergarako Agorrosin kiroldegian. Gure taldeko igerilari guztiek 200 bizkar eta 100 tximeleta igeri egingo dute. Ondo entrenatzen ari direnez, lan ona egingo dutelakoan gaude. Beraz, zorte on eta egurra!

Alebinen liga atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Alebinen 3. jardunaldia Bergaran sarreran

Gipuzkoako Master Txapelketan gustora

Pasa den larunbat arratsaldean, abenduak 10ean, V. Gipuzkoako Master Txapelketa ospatu zen Eibarren. Jai egunen artean ospatu zen txapelketa eta horrek parte hartze baxua izatea eragin zuen. Gure kasuan, Izarraitz ordezkatzen,  Ander Beobide eta Jon Larrañaga izan genituen. Ander 200 libre eta 50 bizkar frogetan lehiatu zen; Jon, aldiz, 100 estiloak eta 50 bular frogetan. Parte hartze txikia izan zenez, bakoitzak bere 2 probak jarraian igeri egin behar izan zituen. Hala ere, gustora geratu ziren egindako lanarekin.
Hurrengo txapelketa baterako prest daude. Parte hartze zabalago bat espero dute, taldeko eta txapelketako giroa hobea izan dadin. Bitartean, segi gogotsu entrenatzen!
Masterrak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Gipuzkoako Master Txapelketan gustora sarreran

Ekipazio berria estreinatuko dugu Izarraitz Igeri Elkartean 2023 urtean

Ari dira pixkanaka iristen kamiseta, praka motz, jertse eta txandalak Izarraitzeko bulegora. 2023 urtearekin batera, ekipazio berria estreinatzeko moduan izango dira Izarraitzeko igerilari eta entrenatzaileak.

Aurrerantzean, gainera, Domusa, Samic, Biele eta Glual enpresen laguntza izango dugu, datozen lau urtetarako babesletzarako akordioa sinatu baitugu elkarrekin. Oso eskertuta gaude enpresoi, igeriketaren eta herriaren alde eginiko ekarpenagatik, eta gure esker ona ahalik eta ondoen itzultzen saiatuko gara.

Ondorengo zerrendan ikus ditzakezue prezioak:

Kamiseta 27€

Praka motzak 25€

Gorroa 5€

Sudadera grisa 25€

Sudadera kremalleradun urdina 35€

Praka luze urdinak 25€

Motxila (Izarraitzeko logoa eta norberaren izenarekin) 55€

Igerilari guztientzat kamiseta, praka motzak eta gorroa beharrezkoak direnez, Izarraitzeko igerilari guztiei entregatuko zaien lote bat osatu dugu. Lote horretan erdi prezioan (kuota extra bat kobratuko zaio igerilari bakoitzari) jaso ahal izango dute igerilariek derrigorrezko materiala.

Gainontzeko materiala entrenatzaileen bidez, edo Izarraitzeko bulegoan bertan, harrera orduetan, erosi ahal izango duzue.

Espero zuen gustokoak izango direla eta inguruotan esan ohi dugun moduan…

Osasunekin urrau!!!

Sin categoría atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Ekipazio berria estreinatuko dugu Izarraitz Igeri Elkartean 2023 urtean sarreran

Izarraitz Igeri Elkartearen 2022 urteko batzar orokorra abenduaren 15ean.

Abenduaren 15ean, 20:00etan, Sindikatu Zaharrean egingo da Izarraitz Igeri Elkartearen 2022 urteko batzar orokorra.

Gonbidatuta zaudete taldeko kide guztiok bertan parte hartzera.

Sin categoría atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Izarraitz Igeri Elkartearen 2022 urteko batzar orokorra abenduaren 15ean. sarreran

XXII. Paco Sanchez arrakastatsua Izarraitzekoentzat

Larunbatean Tolosan izan ginen taldeko 45 benjamin eta alebinekin XXII.Paco Sanchez sarian. Orokorrean gure igerilariak ondo ibili ziren beraien denborak hobetuz. Txapelketa luzea izan arren, gogoz aritu ziren eta horren emaitza izarraitzekoek jasotako 18 dominak.

Podiumera igotzeko aukera izan zutenak honako hauek izan ziren. Lehenengo postuan, Nora Etxeberria, Nora Aranaga, Julen Eizagirre, Joanes Larrañaga, Mara Garate, Eneko Bastida, Lur Elortza eta Malen Ezama, bigarren postuan, Urko Mintegi, Malen Ezama, Iker Mintegi, Guillermo de la Rosa, Martin Agirrezabalaga eta Janis Altuna, eta hirugarrengo postuan aldiz, Telmo Osoro, Jone Sasieta, Leire Egiguren eta Inge Cabue.

Gabonak datoz, eta nahiz eta entrenamenduak egon, deskantsatzeko aprobetzatu eta urtea indarrez hasi.

Benjamin eta alebin maila, Sariak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude XXII. Paco Sanchez arrakastatsua Izarraitzekoentzat sarreran

Txapelketa oso ona eta esperientzia bikaina Izarraitzeko igerilarientzat

Isaac Pousada entrenatzailearen gidaritzapean, Castalia Castellon Nazioarteko Trofeoan izan dira Noa Garate, Maiana Uria, Ane Azkue, Nora Eizagirre,, Mirari Goenaga, Nahia Amenabar, Anne Sagarmendi eta Uxue Etxeberria, azken hau euskal selekzioak deituta.

Txapelketa garrantzitsua da Castellongoa, gutxieneko denborak behar dira bertan parte hartzeko eta igerilarilari bikainak elkartzen baitira. Gure igerilariek ez dute aukera alferrik galtzen utzi, beste behin, beraien onena emateko.

Egindako lanaren erakusgarri dira, denera lortutako 13 marka pertsonalak, Uxue eta Mirarik lortutako finaletarako sailkapenak eta azken honen 14 urtekoen klubeko bi errekor, 1500 libre eta 400 estiloetan, eta Espainiako txapelketarako gutxienekoa.

Zorionak denoi eta aupa Izarraitz!

Sin categoría atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Txapelketa oso ona eta esperientzia bikaina Izarraitzeko igerilarientzat sarreran

Paco Sanchez saria benjamin eta alebin mailakoentzat

Larunbat honetan, abenduak 3, Tolosako Usabal igerilekura joango gara XXII. Paco Sanchez sarian parte hartzera. Txapelketa arratsaldeko 15.30etan hasiko da. Tolosara Izarraitzeko benjamin eta alebin mailako 48 igerilari gerturatuko dira. Bakoitzak aukeratutako proban lehiatuko dira, benjaminek proba bakarra igeri egingo dute eta alebinek, berriz, bi aldiz egingo dute jauzi uretara. Honetaz aparte, taldea ordezkatuz 12×50 libre mixtoko erreleboarekin emango zaio bukaera sariari.

Zorte on! Egurre!

SERIEAK

Benjamin eta alebin maila, Sariak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Paco Sanchez saria benjamin eta alebin mailakoentzat sarreran

Indartsu gure igerilariak Eibarren

Egun luzea eta gogorra izan zen pasa den larunbatekoa gure igerilarientzat. Gogor entrenatzen ari dira, aurre-denboraldian oinarri sendoak jarri nahian, datozen zita garrantzitsuetarako.

Eibarren izan zuten neguko 3. jardunaldia, eta nork bere burua frogan jartzeko aukera. Ez zen alferrikako bidaia izan Izarraiztekoentzat, 18 marka pertsonalekin itzuli baitziren bertatik.

Eguneroko entrenamenduen fruituak ikusten hasiak dira beraz.

Zorionak denoi eta eutsi horri!

Aupa Izarraitz!

Helduen ligak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Indartsu gure igerilariak Eibarren sarreran