EGIN ZAITEZ LAGUNTZAILE



LINK INTERESGARRIAK
- 01 Azpeitiko ataye Uztarria
- 01 Azpeitiko Udal Kirol Patronatoa
- 01 Azpeitiko Udala
- 01 Urola Kostako Hitza
- 02 Espainiako Igeriketa Federazioa
- 02 Euskadiko Igeriketa Federazioa
- 02 Gipuzkoako Igeriketa Federazioa
- 02 Kirolak.net
- 02 Nafarroako Igeriketa Federazioa
- 03 Días de Agua
- 03 Jorge Bados-en Bloga
- 03 La corchera
- 03 Nataccion.com
- 03 Notinat.com
- 04 Bidasoa XXI
- 04 Buruntzaldea
- 04 Club Atletico San Sebastian
- 04 Easo IT
- 04 Eibar Igerixan
- 04 Fortuna
- 04 Hernani KE
- 04 Igartza IKE
- 04 Konporta KE
- 04 Oarsoaldea
- 04 Ordizia IE
- 04 Tolosaldea
- 04 Zarautz Balea
- 04 Zubiaurre IE
-
INFANTIL ETA JUNIORREN NEGUKO ESPAINIAKO TXAPELKETA 2013.
Datorren otsailaren 28tik martxoaren 3ra Junior eta Infantilen Neguko Espainiako Txapelketa ospatuko da Palma de Mallorkan. Bertan, Ainhoa Goenaga, Pablo Etxeberria, Jon Aizpuru, Oihana Goenaga, Maialen Aizpuru, Aiora Beristain eta Eva Astigarraga izango dira lehian.
Txapelketako informazioa eta emaitzak jarraitzeko, HEMEN klikatu.
Txapelketak atalean publikatua
Erantzunak desaktibatuta daude INFANTIL ETA JUNIORREN NEGUKO ESPAINIAKO TXAPELKETA 2013. sarreran
IRUÑA ETA BERGARAKO TXAPELKETAK
Emaitza onak lortu dituzte azpeitiar igerilariek asteburuan
Aste bukaeran, junior eta absolutuen Neguko Euskal Herriko Txapelketa izan da Iruñean. Ainhoa Goenaga juniorra eta Pablo Etxeberria, Jon Aizpuru, Oihana Goenaga, Eva Astigarraga, Aiora Beristain eta Maialen Aizpuru infantilak bertan izan dira eta emaitza onak izan dituzte.
Hiru zilarrezko eta bost brontzezko domina ekarri dituzte Azpeitira. Ainhoa Goenagak bi zilarrezko domina eskuratu zituen junior mailako 50 metro bizkar eta 200 metro bizkar probetan, eta beste bi brontzezko absolutuen mailan. 100 metro bizkarren junior mailako brontzezko domina irabazi zuen, gainera. Jon Aizpuruk 200 metro bular proban zilarrezko domina eta 100 metro bularrez proban brontzezko domina eskuratu zituen absolutu mailan. Oihana Goenagak, absolutu mailan, 200 metro librean brontzezko domina lortu zuen.
Denak aurrez zituzten denboretan ibili ziren. Hala ere, entrenatzaileak pixka bat hobetoxeago ibiltzea espero zuen. Hurrengo hitzordua, neguko denboraldiko garrantzitsuena izango dute, otsailaren 28tik martxoaren 3ra Mallorkan ospatuko den Neguko Espainiako txapelketa. Txapelketa horri begira ari dira prestatzen eta oraindik, egun batzuk badituzte sasoia hobetzeko.
Bestalde, pasa den zapatuan, Izarraitzeko txikienak Bergaran izan ziren Kirol Zehaztasun Ligako hirugarren jardunaldian parte hartzen.
Benjaminek, adinaren arabera, 50 metro bular edo 100 metro bular eta 6×25 tximeleta errelebo mistoak izan zituzten. Alebinek, berriz, 50 metro libreko, 100 metro libreko eta 200 metro bularrezko probak izan zituzten. Alebinek 4×50 bizkar errelebo proba ere izan zuten, bai neskek eta bai mutilek.
Izarraitz Igeri Elkarteko 24 igerilari gaztetxo aritu ziren lehian. Igerian gero eta hobeto egiten dutela erakutsi zuten eta horren ondorioz, euren markak hobetu zituzten. Bergaran izandako jardunaldian, gure haurretako asko sailkapeneko lehen postuetan izan ziren.
Emaitzak: http://www.afedegi.com/natacion/pdf/datos/natac…
Emaitzak alde batera utzita, igerilari guztiak beren markak hobetzen ikusi genituen eta, beraz, bide onetik ari garela uste dugu. Estilo desberdinen arautegian eta igeri egiteko moduan, arlo teknikoan, hobekuntzak egiten jarraitzen dute denek eta dudarik gabe, hori da emaitzik garrantzitsuena.
Txapelketak atalean publikatua
Erantzunak desaktibatuta daude IRUÑA ETA BERGARAKO TXAPELKETAK sarreran
20121129_210438_SERIES AZPEITIA
Larunbateko jardualdiko serieak argitaratu dira.
Txapelketak atalean publikatua
Erantzunak desaktibatuta daude sarreran
Ainhoa Goenaga Espainiako txapelketetan izango da.
Ainhoa Goenaga Espainiako txapelketetan izango da.
Ainhoa Goenagak denboraldiko lehen zita garrantzitsua du ostiraean, larunbatean eta igandean Palma de Mallorca-ko Son Hugo igerilekuan. Bertan Espainiako Absolutuen neguko txapelketa jokatuko da. Gaur, osteguna, egingo du bidaia ahalik eta lan txukunena egiteko asmoz. Denboraldia hasi besterik ez da egin, oraindik hobetzeko aukera ematen du denboraldi luzeak eta txapelketa goiztiar honek martxa hartzen hasteko eta denboraldian zehar hobetu dezakeena ilusioz begiratzeko aukera emango dio. Ainhoak 50 bizkar, 100 bizkar eta 200 bizkar frogak egingo ditu.
Igerilariak atalean publikatua
Erantzunak desaktibatuta daude Ainhoa Goenaga Espainiako txapelketetan izango da. sarreran
Gipuzkoako Taldeen Kopa, 2012/2013
20121127_133937_12-13 2. zirkularra Gipuzkoako Kopa
Datorren abenduak 15 eta 16ean, Gipuzkoako taldeen kopa jokatuko da Azpeitiko igerilekuan. Bertan kategoria absolutuko igerilariek artuko dute parte. 2000 urtea edo zaharragoak diren neskak eta 1999 urtea edo zaharragoak diren mutilak.
Txapelketak atalean publikatua
Erantzunak desaktibatuta daude Gipuzkoako Taldeen Kopa, 2012/2013 sarreran
Jardunaldiak Azpeitian
Kaixo denoi,
Ohar honen bidez adierazi nahi dizuegu datorren Larunbatean, Abenduak 1, txapelketa ospatuko dela Azpeitiko igerilekuan:
Konpetizioa: Kirol Zehaztasun Ligako 1. jardunaldia
Kategoriak:
– Benjaminak (2003, 2004 urteak)
– Alebinak (2001, 2002 urteak)
– Infantil Mutilak (2000 urtea)
Artxiboan dituzue kategoria bakoitzak dituen frogak. Konpetitu behar duten haurrei geuk adieraziko diegu kontuan edukiz federaziotik eskatzen zaigula frogak modu egoki batean egiteko ahalmen teknikoa eduki behar dutela igerilariak.
Beraz guk adierazitako haurrek (beraiek nahi badute, ez ditugu derrigortzen animatu baizik) datorren larunbatean arratsaldeko15:00tarako egon behar dute igerilekuan, konpetizioa 16:00tan hasten da.
Besterik gabe, ondo izan.
Txapelketak atalean publikatua
Erantzunak desaktibatuta daude Jardunaldiak Azpeitian sarreran

