INFANTILEN NEGUKO EUSKAL HERRIKO TXAPELKETAKO SERIEAK

Zapatu eta igande honetan, Infantilak Neguko Euskal Herriko Txapelketa izango dute. Txapelketa Santurtzin (El Puerto kiroldegian) izango da, goizeko jardunaldiak 10:00etan hasiko dira eta arratsaldekoak berriz, zapatukoa 17:00tan eta igandekoa 16:30etan.

SERIEAK: HEMEN KLIKATU.

ZORTE ON !!!

Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude INFANTILEN NEGUKO EUSKAL HERRIKO TXAPELKETAKO SERIEAK sarreran

UDALAK HARRERA EGIN DIO OIHANAri

Oihana Goenaga igerilariak Infantil Mailako Neguko Espainiako Txapelketan urrezko domina irabazi berri du joan den asteburuan. Horren harira, gaur, osteguna, bere senitarteko eta lagunek nahiz udal ordezkariek Azpeitiko udaletxean harrera egin diote igerilariari. Eneko Etxeberria alkateak txapela jantzi dio lortutako garaipenagatik.

HEMEN BIDEOA

Albisteak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude UDALAK HARRERA EGIN DIO OIHANAri sarreran

Euskal Herriko Neguko Infantil Txapelketa Santurtzin

Zapatu eta igande honetan, Infantilak Neguko Euskal Herriko Txapelketa izango dute. Txapelketa Santurtzin (El Puerto kiroldegian) izango da, goizeko jardunaldiak 10:00etan hasiko dira eta arratsaldekoak berriz, zapatukoa 17:00tan eta igandekoa 16:30etan. Lehiaketa hau, neguko azken txapelketa garrantzitsua dute, gero, denboraldiko bigarren zatirako prestaketak hasiko dituzte.

Gure taldeko 6 igerilari (2 mutil eta 4 neska) izango dira lehian eta proba hauetan parte hartuko dute:

  • Pablo Etxeberria: 1500 m. libre, 400 m. libre eta 200 m. bizkar.
  • Jon Aizpuru: 200 m. bular, 200 m. bizkar eta 100 m. tximeleta.
  • Oihana Goenaga: 100 m. estilo, 100 m. tximeleta eta 50 m. libre.
  • Maialen Aizpuru: 200 m. bizkar, 100 m. bizkar eta 100 m. libre.
  • Eva Astigarraga: 200 m. bular, 100 m. bular eta 50 m. libre.
  • Aiora Beristain: 100 m. estilo, 100 m. libre eta 50 m. libre

Hauez gain, erreleboko probatan hartuko dute parte.

Mallorcan aurreko aste bukaeran, sasoi onean daudela erakutsi zuten, eta ziur gaude, emaitza onak izango dituztela Santurtzin.

ZORTE ON !!!

Euskal Herriko Neguko Infantil Txapelketan parte hartuko duten igerilarien zerrenda. Hemen sakatu.

Bestalde, bihar osteguna eguardiko 13:45 etan Udaletxean, Oihana Goenagari ongi-etorria egingo dio Azpeitiko Udalak.

Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Euskal Herriko Neguko Infantil Txapelketa Santurtzin sarreran

OIHANA GOENAGAK TXAPELKETA IKUSGARRIA EGIN DU.

IMG_0061

Pasa den aste bukaeran, Azpeitiko zazpi igerilari, Mallorcan izan dira Espainiako junior eta infantil neguko txapelketan parte hartzen. Azken hilabeteetan hitzordu honetarako aritu dira prestatzen, eta emaitzak ikusirik, entrenatzaileak asmatu egin duela ezin ukatu. Emaitzarik aipagarrienak podiumekoak eta honen gertukoak izan badira ere, denak beraien markak hobetzea lortu dute nahiz eta ez izan batere erraza.

Dudarik gabe Oihana Goenaga izan da protagonista nagusia, lotsati itsura du baina uretan hazi egiten da, lotsagabetu, inoiz ez du hutsik egiten, beti daukan guzia ematen du. Hor daude bere emaitzak, ikusgarriak dira. 50 metro librean urrezko domina eta Euskadiko denborarik onena 14 urtekoetan, 200 metro librean brontzezko domina, 100 metro librean 4. postua eta berriro Euskadiko denborarik onena ezarri du eta azkeneko proban, 200 metro estilo, berriro 4. postua lortu du eta baita ere Euskadiko 14 urtekoen marka gainditu.

Ainhoa Goenaga, bi probetan parte hartu du eta honek ere domina gertu izan du, 100 metro bizkar proban 4. eta 200 metro bizkarren 12. postua.

Jon Aizpuruk ere txapelketa bikaina burutu du, 100 metro bular proban 10. eta 200 metro bularren berriz, 11. postua lortu zuen.

Aiora Beristain aurten pasa da alebinetatik infantiletara eta hori asko nabaritzen da txapelketa hauetan. Hala ere, bere denborak jaistea lortu  ditu eta orain hartu duen esperientzia hurrengo txapelketetarako baliagarria izango zaio. 50 metro eta 100 metro libretako probetan hartu du parte, eta bere maila erakutsi du.

Pablo Etxeberria, Maialen Aizpuru eta Eva Astigarragak, erreleboetako probetan hartu zuten parte. Hauek ere, aurrez zituzten denborak hobetzea zuten helburu eta lortu zuten.

Zorionak eta datorren aste bukaeran Santurtzin, Euskal Herriko neguko infantil txapelketarako  animoz beteta izango dira. Segi holaxe !!

Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude OIHANA GOENAGAK TXAPELKETA IKUSGARRIA EGIN DU. sarreran

TALDEKO GAZTETXOAK BIKAIN TOLOSAN

O

Pasa den zapatuan, taldeko txikienak Tolosan izan ziren Paco Sanchez sarian parte hartzen. Mailaren arabera, benjaminak 50 metrotako probak izan zituzten eta alebinak 100 metrotakoak. Tximeleta, bizkar, bular eta libreko probetan lehiatu zuten bakarka eta txapelketari bukaera emateko, erreleboko proba, 10 x 50 libre mistoan.

Gipuzkoako talde gehienak parte hartu zuten lehiaketan eta igerilari asko izanik, lehiaketa nahiko luzatu zen. Harmailak guraso eta lagunez bete beteak zeuden eta horrek zenbait igerilariri urduritasuna sortu zien.  

Izarraitz Igeri elkarteko igerilariek emaitza onak lortu zituzten. Urrezko sei domina, hiru zilarrezko eta hiru brontzezko dominekin etorri ziren Azpeitira. Dominarik lortu ez zutenek ere, oso gertu ibili ziren. Kontutan hartu behar dugu Gipuzkoako onenak zeudela Tolosako Txapelketan. Dominak lortu zutenak, honako hauek dira:

Tximeleta

Benjamin mutilak 50 metro tximeleta:

  • 2004. urtekoetan, Iker Aizpuru urrezko domina.

Benjamin neskak 50 metro tximeleta:

  • 2004. urtekoetan, Arantxa Sudupe urrezko domina.

Bizkar

Benjamin neskak 50 metro bizkar:

  • 2004. urtekoetan, Uxue Etxeberria urrezko domina.

Alebin mutilak 100 metro bizkar:

  • 2001. urtekoetan, Joanes Astigarraga urrezko domina.

Alebin neskak 100 metro bizkar:

  • 2002. urtekoetan, Maialen Sudupe urrezko domina.
  • 2001. urtekoetan, Nerea Berasategi brontzezko domina.

Bular

Alebin mutilak 100 metro bular:

  • 2001. urtekoetan, Iñaki Etxeberria brontzezko domina.

Libre

Benjamin mutilak 50 metro libre:

  • 2003. urtekoetan, Unai Elias zilarrezko domina.

Benjamin neskak 50 metro libre:

  • 2004. urtekoetan, Ilazki Odriozola zilarrezko domina eta Elena Otaegi brontzezkoa.

Alebin neskak 100 metro libre:

  • 2001. urtekoetan, Jone Goenaga urrezko domina
  • 2002. urtekoetan, Paula Urrestilla zilarrezko domina.

Beste behin Izarraitzeko gaztetxoek estilo desberdinetan ondo moldatzen direla erakutsi zuten eta nabarmen ikusten da, lehiaketaz lehiaketa hobeto eta azkarrago igeri egiten dutela.  Zorionak denei eta segi holaxe !!

Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude TALDEKO GAZTETXOAK BIKAIN TOLOSAN sarreran

Paco Sanchez XIII memorialeko emaitzak (tolosa)

Tolosan (benjaminak eta alebinak) ospatu duten txapelketako emaitzak:

Klikatu HEMEN.

Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Paco Sanchez XIII memorialeko emaitzak (tolosa) sarreran

OIHANA GOENAGA ESPAINIAKO TXAPELDUN

oihana

Oihana Goenagak, infantil mailan, txapela lortu du 50 metro librean neguko Espainiako txapelketan Palma de  Mallorcako Son Hugo Igerilekuan. Atzo osteguna, lehen jardunaldian, Ainhoa Goenaga eta Oihanak 4. postua lortu zuten, Ainhoa 100 metro bizkar eta Oihanak berriz 100 metro librean.

Oraindik beste bi egun gelditzen zaie eta domina gehiago ekarri dezakete Azpeitira.

Zorionak Oihana eta beste denei.

Finaleko bideoa HEMEN.

Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude OIHANA GOENAGA ESPAINIAKO TXAPELDUN sarreran

BENJAMINEN ETA ALEBINEN TXAPELKETAKO AZKEN BERRIAK

Dakizuen bezala, zapatu honetan Paco Sanchez memoriala ospatuko da Tolosako Usabal kiroldegian. Bertan, gure taldeko 2004,2003,2002 eta 2001 urteko neska mutilak eta 2000ko mutilak hartuko dute parte eta entrenatzaileek adierazten ari dira joan behar duten igerilariei.

Igerilari kopuru handia dela eta, txapelketaren ordutegia aurreratu egin dute 15:30etara. Beroketak 14:45tan hasiko dira eta Benjaminen (2004, 2003) frogak izango dira jarraian. Hauek amaitzean, Alebinek (2002, 2001) berotuko dute eta ondoren hauen frogak izango dira. Xehetasunak eta azken berriak zirkular HONETAN daude.

Autobusa 14:00etan abiatuko da igerileku aurretik, beraz, ordurako azaltzea eskatzen dugu.

Serieak HEMEN.

Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude BENJAMINEN ETA ALEBINEN TXAPELKETAKO AZKEN BERRIAK sarreran

BENJAMINAK ETA ALEBINAK TOLOSAKO TXAPELKETARA

Tolosa copia
Zapatu honetan, martxoak 2, Paco Sanchez memoriala ospatuko da Tolosako Usabal kiroldegian. Bertan, gure taldeko 2004,2003,2002 eta 2001 urteko neska mutilak eta 2000ko mutilak hartuko dute parte. Entrenatzaileak jakinarazten ari dira joan behar duten igerilariei.
Hemen ZIRKULARRA.
Astean zehar, autobusaren ordua, serieak eta lehiaketaren xehetasunak jakinaraziko dugu.

Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude BENJAMINAK ETA ALEBINAK TOLOSAKO TXAPELKETARA sarreran

INFANTIL ETA JUNIORREN NEGUKO ESPAINIAKO TXAPELKETA 2013.

Imagen

Datorren otsailaren 28tik martxoaren 3ra Junior eta Infantilen Neguko Espainiako Txapelketa ospatuko da Palma de Mallorkan. Bertan, Ainhoa Goenaga, Pablo Etxeberria, Jon Aizpuru, Oihana Goenaga, Maialen Aizpuru, Aiora Beristain eta Eva Astigarraga izango dira lehian.
Txapelketako informazioa eta emaitzak jarraitzeko, HEMEN klikatu.
Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude INFANTIL ETA JUNIORREN NEGUKO ESPAINIAKO TXAPELKETA 2013. sarreran