Kontxako Badia igeri zeharkaldia

Pasa den larunbatean Kontxako Badia igeriketa zeharkaldia izan genuen, eta Izarraitz igeri elkarteko kideak bertan izan genituen. Beste behin ere, agerian geratu zen gure nesken maila bikaina.

Infantil mailan Noa Garate, Maiana Uria, Nora Eizagirre, Ane Azkue eta Mirari Goenaga izan genituen lehian. Guztiek aurreko postuetan amaitzea lortu zuten, Mirari Goenagak podiuma zapaltzea lortu zuelarik bigarren postua eskuratuz.

Maila absolutuan berriz Nora Uria, Maier Lizarzaburu eta Uxue Etxeberria izan genituen Izarraitz ordezkatuz. Aipatzekoa, baita ere, Uxue Etxeberriaren lana, 5. postuan amaitzea lortu baitzuen maila bikaineko froga batean.

Zorionak guztioi eta segi egurrean!

Igerialdiak, Itsas Zeharkaldiak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Kontxako Badia igeri zeharkaldia sarreran

Lan polita Irlako Itsas Zeharkaldian

Igandean, abuztuaren 28an, Irlako XXIII. Igeriketa Zeharkaldia ospatu zen Donostiako badian. Izarraitz Igeri Elkarteko eta hainbat igerilari azpeitiarrek parte hartu zuten helduen zeharkaldian.

Aurrenik, 9:30tan, infantil mailako 20 igerilari irten ziren Donostiako hondartzatik, 600 metroko luzera zuen igerialdia egiteko. Guztiek igerialdi polita burutu zuten eta hona hemen sailkapen orokorra:

Ondoren, 10:00tan, hasi zen helduen zeharkaldia leku berdinetik. Ia 275 igerilari ordu horretarako prest zeuden Atletiko San Sebastianen egoitzaren ondoan. Helmuga, hondartzako toki berdinean zegoen eta guztira, 3.000 metro egin behar izan zuten igerilariak Santa Klarako irla zeharkatuz. Izarraitzeko igerilariak, bakoitzak bere neurrian, maila ona erakutsi zuen. Hona hemen sailkapenak:

Zorionak guztioi!

Igerialdiak, Itsas Zeharkaldiak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Lan polita Irlako Itsas Zeharkaldian sarreran

Irailaren 12an hasiko du 2022-2023 denboraldia Izarraitz Igeri Elkarteak

Datorren irailaren 12an, astelehenean, hasiko dira Izarraitz Igeri Elkarteko igerilariak 2022-2023 denboraldia-ikasturtea prestatzeko lanetan, igerilekuan.

Iraileko lehen egunetan, udaran jaso ditugun mezuak eta emailak erantzuten joango gara, eta behin betiko txandak eta ordutegiak prestatutakoan partekatuko ditugu. Ziortza Torrontegi izango da administrazioko lanen arduraduna eta irailean arreta serbitzu presentziala jarriko dugu zalantzak edo informazio emateko. Datozen egunetan xehetasunak jakinaraziko ditugu.

Bestalde, Iban Perez master ataleko entrenatzaileak ez du jarraituko gurekin.

Disfrutatu oporretako azken egunak eta laster igerilekuan ikusiko gara!

Aupa Izarraitz!

Albisteak, Oharrak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Irailaren 12an hasiko du 2022-2023 denboraldia Izarraitz Igeri Elkarteak sarreran

IGANDEAN, IRLAKO XXIII. IGERIKETA ZEHARKALDIA

Igandean, abuztuaren 28an, Irlako XXIII. Igeriketa Zeharkaldia ospatuko da Donostian “Atlético San Sebastián” Elkarteak antolatuta. Izarraitz Igeri Elkarteko igerilariak bertan izango dira beste azpeitiar batzuekin batera.

Kontxako Atletiko San Sebastian Elkarteko egoitzaren paretik, goizeko 9:30etan irtengo dira infantilak. 600 metrotako igerialdia egin beharko dute infantil neska-mutilak. Gero, 10:00tan, eta toki beretik, irteera emango zaio helduen igerialdiari. Hauek, 3.000 metro egin beharko dute Santa Klarako irla inguratuz.

Zorte on guztiei!

 

Igerilariak, Itsas Zeharkaldiak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude IGANDEAN, IRLAKO XXIII. IGERIKETA ZEHARKALDIA sarreran

ASTELEHENEAN, PASEO BERRIKO 52. IGERIALDIA

Astelehenean, abuztuak 15, Paseo Berriko 52. Igerialdia ospatuko da Donostian. Izarraitz Igeri Elkarteko hainbat igerilari daude izena emanda eta andramari egunean Donostiko itsas zeharkaldian izango dira.

Aurrenik eta Nautikotik, goizeko 11etan irtengo dira infantilak Kontxako hondartzaraino 650 metrotako igerialdia egiteko. Gero, 12etan, irteera emango zaio Zurriolako hondartzatik, lau txandatan eta aurreko urteetako denborak kontutan hartuta, helduen igerialdiari. Hauek, 2.959 metro egin beharko dute Kontxako hondartzaraino.

Zorte on guztiei!

Igerilariak, Itsas Zeharkaldiak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude ASTELEHENEAN, PASEO BERRIKO 52. IGERIALDIA sarreran

Udako Espainiako Infantilen Txapelketarekin, Annek eta Mirarik bukatu dute denboraldia

Uztailaren 28an hasi eta uztailaren 31era bitartean, Udako Espainiako Infantilen Txapelketa jokatu da Logroñon, Las Norias igerilekuan. Bertan, gure taldeko Anne Sagarmendi (2007) eta Mirari Goenaga (2008) izan dira lehian eta Isaac Pousada, entrenatzaile lanetan. Bikoteak, Logroñoko txapelketa zuen denboraldiko hitzordurik garrantzitsuena.

Emaitzak ikusirik, esan dezakegu aurreikusitako ia helburu guztiak bete dituztela gure igerilariak. Garbi dago, Espainiako txapelketetan izugarrizko maila egoten dela eta oso zaila dela aurreko postuetan ibiltzea, horrez gain, Espainiako infantilen txapelketara joan diren igerilarientzat, denboraldia luze joan da. Hala ere, Logroñoko txapelketara joatea, denboraldian zehar gogor eta gogoz lana egitearen saria izan dute gure taldeko gaztetxoak.

Guztira lau probetan parte hartu dute eta esperientzia eta ikasketa ona izan da beraien ibilbiderako.

Hona hemen emaitzak:

Anne Sagarmendik;

  • 200 bizkar proban, 2:35:97 denborarekin 29. postua. Bere denbora onenetik gertu.

Mirari Goenagak;

  • 200 tximeleta proban, 2:35:71 denborarekin, finalerako txartela, marka pertsonala eta klubeko errekorra 14 urtekoetan. Finalean aldiz, 2:36:20 denborarekin 9. postua.
  • 400 libre proban, 4:50:16 denborarekin 32. postua, marka pertsonala eta klubeko errekorra 14 urtekoetan.
  • 200 estilo proban, 2:36:76 denborarekin 27. Postua eta marka pertsonala.

Orain atsedena hartzeko garaia iritsi zaie, denboraldia luzea eta neketsua izan baidute.

Zorionak denboraldian zehar egin duzuen esfortzuagatik eta orain, txapelketa hau ahaztu eta merezitako oporrak disfrutatu!

Espainiako txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Udako Espainiako Infantilen Txapelketarekin, Annek eta Mirarik bukatu dute denboraldia sarreran

Nora Eizagirrek jaso du Izarraitz Igeri Elkarteko zozketaren saria

 

Uztailaren 22ko entrenamenduen amaieran egindako zozketan zenbaki hau izan zen saritua; 07.199.

Zenbaki sarituaren jabea ere agertu zen: Nora Eizagirre Aizpuru, infantil taldeko igerilaria.

Atzo, osteguna eta Azpeitiko Udal igerilekuan, Noran amak, Bertan Azpeitiko Merkatari Elkarteko Xabier Aldalurren eta Izarraitz Igeri Elkarteko Julen Estebanen eskutik jaso zuen saria; Bertan Elkarteko dendetan gastatzeko 1.000 eurotako bonoa.

Zorionak Nora eta mila esker zozketan parte hartu duzuen guztioi eta Bertan Elkarteari!

 

Albisteak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Nora Eizagirrek jaso du Izarraitz Igeri Elkarteko zozketaren saria sarreran

Nora Eizagirrerentzat, Izarraitz Igeri Elkarteko zozketaren saria

Uztailaren 22ko entrenamenduen amaieran egindako zozketan zenbaki hau izan zen saritua; 07.199.
Zenbaki sarituaren jabea ere agertu da: Nora Eizagirre Aizpuru, infantil taldeko igerilaria.

Zorionak Nora eta mila esker zozketan parte hartu duzuen guztioi!

Albisteak, Oharrak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Nora Eizagirrerentzat, Izarraitz Igeri Elkarteko zozketaren saria sarreran

Anne Sagarmendi eta Mirari Goenaga Espainiako Udako Infantilen Txapelketara

Uztailaren 28an (ostegunean) hasi eta 31ra bitartean, infantilen Udako Espainiako Txapelketa jokatuko da Logroñon, Las Norias igerilekuan. Bertan, gure taldeko Anne Sagarmendi (2007) eta Mirari Goenaga (2008) izango dira parte hartzen, eta Isaac Pousada entrenatzaile lanetan.

222 taldetako 895 igerilari (513 neska eta 382 mutil) izango dira Logroñoko txapelketan.

Anne eta Mirarik bakarkako proba hauetan hartuko dute parte:

  • 200 metro bizkar (Anne).
  • 200 metro estilo (Mirari).
  • 200 metro tximeleta (Mirari).
  • 400 metro libre (Mirari).

Zorte on txapelketan!

Espainiako txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Anne Sagarmendi eta Mirari Goenaga Espainiako Udako Infantilen Txapelketara sarreran

Emaitza onak Udako Espainiako junior eta absolutuen Txapelketan

Aurreko astean, uztailaren 20an hasi eta 24ra bitartean, juniorren eta absolutuen Udako Espainiako Txapelketa jokatu zen Sabadell-eko Centre Can Llong igerilekuan. Bertan, gure taldeko Uxue Etxeberria (absoluto gaztea) eta Maier Lizarzaburu (juniorra) izan ziren Isaac Pousada entrenatzailearekin.

Azken hilabeteetan hitzordu horretarako aritu dira prestatzen eta, emaitzak ikusirik, entrenatzailea eta igerilariak gustura gelditu ziren.

Emaitzarik esanguratsuenak honako hauek izan dira:

  • 5 marka pertsonal. Uxue Etxeberriak 50, 100 eta 200 bular probetan eta Maier Lizarzaburuk 100 eta 200 bizkar probetan.
  • Klubeko 3 errekor berri absolutuetan. Uxue Etxeberriak 50, 100 eta 200 bular.
  • 2 final. Uxuek final B 200 bularren eta Maierrek 17 urtekoen finala 200 bizkarren

Hona hemen bakoitzaren lana;

Uxue Etxeberriak:

  • 100 metro bularren: goizeko aurrekanporaketan 1:14:80 denborarekin 7. postua eskuratu zuen absolutu gazteen mailan. Finaletik kanpo geratu zen.
  • 200 metro bularren: goizeko aurrekanporaketan 2:44:47 denbora. B finalean sartu zen. Arratsaldeko finalean berriz, 2:42:97 denborarekin 11. postua lortu zuen absolutu gazteen mailan.

Maier Lizarzaburuk:

  • 100 metro bizkarren: goizeko aurrekanporaketan 1:07:72 denborarekin 12. postua eskuratu zuen 17 urtekoetan. Finaletik kanpo geratu zen.
  • 200 metro bizkarren: goizeko aurrekanporaketan 2:25:16 denbora. 17 urtekoen finalean sartu zen. Arratsaldeko finalean berriz, 2:24:24 denborarekin 6. postua lortu zuen 17 urtekoetan.

Bukatu dute denboraldia Udako Espainiako txapelketarekin. Orain, merezitako oporrak hartuko dituzte gure junior eta absolutu mailakoek.

Taldean, Anne Sagarmendi eta Mirari Goenaga infantilak jarraitzen dute lanean, uztailaren azken egunetan izango bait dute Espainiako Txapelketa Logroñon.

Zorionak egin duzuen lanagatik!

Espainiako txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Emaitza onak Udako Espainiako junior eta absolutuen Txapelketan sarreran