Izarraitzeko alebinak Gipuzkoako Selekzioarekin Frantzian

Ekainaren 28 eta 29an Frantzian izan ditugu Lur Elortza, Inge Kabue, Janis Altuna eta Martin Agirrezabalaga Gipuzkoako selekzioarekin lehiatzen. Julen Eizagirre ere deituta zegoen, baina ezin izan du selekziokideekin bidaiatu azkenean.

Emaitza oso onak eta esperientzia ederra bizita itzuli dira bertatik. Aipatzekoa, Martin Agirrezabalagak 50 bizkar proban lorturiko klubeko 13 urtekoen errekorra 32”71💥 denborarekin.

Hurrengo zita alebinen udako Espainiako txapelketa💪

Aupa Izarraitz!!

Sin categoría atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Izarraitzeko alebinak Gipuzkoako Selekzioarekin Frantzian sarreran

Gipuzkoako azpitxapeldun!

Asteburu honetan Infantilen eta adinen arteko Gipuzkoako Txapelketa ospatu da Tolosako Usabal Kiroldegian. Bertan izan ditugu gure igerilariak eta emaitza bikainak lortu dituzte. Taldekako sailkapen orokorrean eta nesken taldekako sailkapenean, bietan, azpitxapeldun geratu dira. Guztira 23🥇, 17🥈 eta 14🥉 lortu dituzte.

Julen Eizagirrek, 2012 urtean jaiotako igerilari bikainak, bere maila ikaragarriaren berri ematen jarraitzen du uretan murgiltzen den bakoitzean. Oraingoan, 400 libre proban Gipuzkoako 13 urtekoen markarik onena ezarri du, eta 50 libren, berriz, 13 urtekoen Euskadiko markarik onena. Egindako lanak, gainera, txapelketako adin mailako gizonezkorik onenaren txapela lortzeko balio izan dio Izarraitzeko igerilariari.

Honez gain, Euskadiko eta Espainiako txapelketetarako gutxieneko hainbat ere erori dira Izarraitzeko igerilarien eskutik. Eta klubeko errekor berri batzuk ere ezarri dituzte Izarraitzeko igerilariek:

  • Julen Eizagirre: 50L Euskadiko 13 urtekoen markarik onena (26”47💥) / 400L Gipuzkoako 13 urtekoen errekorra (4’21”40💥)
  • ⁠Martin Agirrezabalaga: 50T Espainiako txapelketarako gutxienekoa + 13 urtekoen klubeko errekorra (30”13💥) / 200Bi Espainiako txapelketarako gutxienekoa + klubeko 13 urtekoen errekorra (2’27”16💥)
  • ⁠Lur Elortza: 50T klubeko 12 urtekoen errekorra (33”67💥)
  • ⁠Inge Kabue: 50Bu Espainiako txapelketarako gutxienekoa + klubeko 13 urtekoen errekorra (37”34💥)
  • ⁠Malen Ezama: 200T Espainiako txapelketarako gutxienekoa + klubeko 14 urtekoen errekorra (2’32”21💥)
  • ⁠June Amenabar: 1500L klubeko 14 urtekoen errekorra (19’13”02💥)

Zorionak!!
Aupa Izarraitz!!

Sin categoría atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Gipuzkoako azpitxapeldun! sarreran

Julen Eizagirrek Euskadiko bi errekor ezarri ditu 100 eta 800 libre probetan

Gaurkoan Gasteizko Mendizorrotza Igerilekuan izan dira Izarraitzeko, alebin mailako, 18 igerilari.

Orokorrean oso maila ona eman dute gureek, txapelketa bikaina izan da, gainera, beste herrietako igerilariekin harremantzeko eta oso gustora ibili dira elkarrekin.

Emaitzen aldetik ikaragarria izan da gainera…

JULEN EIZAGIRRE AIZPURU, Izarraitzeko igerilariak 13 URTEKOEN EUSKADIKO BI ERREKOR BERRI ezarri dtu 100 libre proban 56’42 denborarekin eta 800 libre proban 9’16″21 denbora eginda. Ikaragarria egin du, ahozabalik utziz Mendizorrotza Igerilekuan bildu den jendetza.

Izarraitzeko ordezkaritza zabala osatu duten gainontzeko igerilariek ere ez dute aukera galtzen utzi eta denbora bikainak egin dituzte, marka pertsonalak eta klubeko errekorrak ere egin dituztelarik.

Hona Izarraitzekoen emaitza aipagarrienak:

🏊🏻‍♂️Julen Eizagirre: 800 libre🥇13 urtekoen Euskadiko errekorra, 100 libre 🥇 13 urtekoen Euskadiko errekorra, 4×100 libre 🥇 eta 4×100 lau estiloetan🥇.

🏊🏻‍♀️Janis Altuna: 200 bizkar 🥇, 4×100 libre 🥇.

🏊🏻‍♀️Inge Kabue: 100 bular 🥈 , 200 bular 🥈, 4×100 lau estiloetan🥇.

🏊🏻‍♀️Lur Elortza: 200 libre 🥇, 800 libren 12 urtekoen klubeko errekorra.

🏊🏻‍♂️Martin Agirrezabalaga: 100 bizkarren 13 urtekoen klubeko errekorra.

Zorionak igerilariei eta entrenatzaile taldeari!
Aupa Izarraitz!

Sin categoría atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Julen Eizagirrek Euskadiko bi errekor ezarri ditu 100 eta 800 libre probetan sarreran

Alebinen errelebo mixtoa Espainiako txapelketara

Asteburuan zehar 32emes Nautiques de Tarbes-en lehiatzen izan gara. Talde gaztearekin parte hartu dugu eta 50 metroko igerilekuan eskarmentua pilatzeko balio izan die gureei.

Oso txapelketa ona burutu dute Izarritzekoek eta emaitzei begiratuta ere ikaragarri emankorra izan da gureentzat Tarbeseko bidaia. Beraien markak hobetzeaz gain, klubeko errekorrak eta Espainiako Txapelketarako gutxienekoak ere erori baitira. 50 eta 100eko probatan 21 finalista izan dira eta horietatik 11 podium lortu dituzte:

Inge Kabue:

  • 🥉50 bular
  • ⁠🥉 100 bular
    Janis Altuna:
  • 🥉50 libre
  • ⁠🥉100 bizkar
  • ⁠🥇 100 libre
    Julen Eizagirre:
  • 🥇100 tximeleta (13 urtekoen klubeko errekorra)
  • ⁠🥇 100 libre (13 urtekoen klubeko errekorra)
  • 50 tximeleta (13 urtekoen klubeko errekorra)
  • 200 libre (13 urtekoen klubeko errekorra)
  • 400 libre (13 urtekoen klubeko errekorra)
    Luken Agirrezabalaga:
  • 🥈100 tximeleta
  • ⁠🥈 50 tximeleta
    Martin Agirrezabalaga:
  • 🥇 50 bizkar (Espainiako Txapelketarako gutxienekoa eta 13 urtekoen klubeko errekorra)
  • ⁠🥈 100 libre
  • 100 bizkar (13 urtekoen klubeko errekorra)
  • 200 bizkar (13 urtekoen klubeko errekorra)
  • 200 X (13 urtekoen klubeko errekorra)

Aipamem berezia merezi duen lorpen ikaragarria erdietsi dute, gainera, Izarritzeko alebinek, 4×100 lau estiloetara mixtoetan Espainiako Txapelketan parte hartu ahal izateko gutxienekoa eginda.

Bestetik, Gipuzkoako selekzioarekin Uxue Etxeberria, Aratz Odriozola, Laia Elortza eta Malen Ezama ere izan ditugu. Hauek ere bikain aritu dira eta bakoitzak bere kategorian podiuma zapaldu du:

Aratz Odriozola:

  • 🥉100 bizkar (Klubeko errekorra)
  • 50 bizkar (Klubeko errekorra)
    Laia Elortza:
  • 🥉 100 bular (16 urtekoen klubeko errekorra)
  • 🥇 4×100 X (Gipuzkoako selekzioarekin)
    Malen Ezama:
  • 🥇100 bizkar (Espainiako Txapelketarako gutxienekoa)
  • ⁠🥇 50 tximeleta (14 urtekoen klubeko errekorra)
    Uxue Etxeberria:
  • 🥇 50 bular
  • ⁠🥇 100 bular
  • ⁠🥉 200 bular
  • ⁠🥉50 bizkar
  • 🥇 4×100 L (Gipuzkoako selekzioarekin)
  • 🥈 4×100 X (Gipuzkoako selekzioarekin)

Zorionak igerilari eta entrenatzaileei!!
Aupa Izarraitz!!!

Sin categoría atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Alebinen errelebo mixtoa Espainiako txapelketara sarreran

Infantil, junior eta absolutu mailako Gipuzkoako Txapelketa Bergaran

Asteburu honetan neguko Gipuzkoako infantil, junior eta infantilen txapelketa ospatu da Bergaran.

Bertan izan dira gure igerilariak eta 10🥇 15🥈 eta 26🥉 lortu dituzte.

Aipatzekoa Malen Ezamak lorturiko Espainiako txapelketarako gutxienekoa 50 bizkar frogan 31”97 denbora eginda eta 1500 libre frogan June Amenabarrek hautsitako 14 urtekoen klubeko errekorra 19’22”90 denborarekin.

Honez gain, emakumezkoen taldekako sailkapenean 3. postua lortu dute gure neskek.

Zorionak!
Aupa Izarraitz!

Sin categoría atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Infantil, junior eta absolutu mailako Gipuzkoako Txapelketa Bergaran sarreran

Alebinen Teknifikazio Saria Azpeitian

Atzo, igandea, alebinen Teknifikazio Saria izan genuen Azpeitiko Udal Igerilekuan.

2012 eta 2013 urteetan jaiotako igerilariek entrenamenduetan eginiko aurrerapena erakusteko aukera izan zuten. Izarraitzeko igerilariek ez zuten aukera alferrik galtzen utzi, guzti-guztiak bikain aritu baitziren lehiatu ziren probetan.

Igerilariek hiru bakarkako proba egin behar izan zituzten eta, neskek, 4×100 libre eta 4×100 lau estiloetara errebortan parte hartzeko aukera izan zuten.

Igerilari guztiek beraien marka pertsonalak hobetu zituzten, eta Julen Eizagirrek, beste behin, erakustaldia eman zuen 50, 100, 200 eta 400 libreetako 13 urtekoen klubeko errekorrak eta Espainiako Txapelketarako gutxienekoak eginda. Martin Agirrezabalagak ere, 50 eta 100 bizkar probetan, 13 urtekoen klubeko errekorrak hautsi zituen.

Talde giro ezin hobeak lagunduta, aurrerapen ikaragarria egiten ari dira gure igerilariak.

Zorionak igerilari eta entrenatzaileei!
Aupa Izarraitz!

Sin categoría atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Alebinen Teknifikazio Saria Azpeitian sarreran

Uxue Etxeberria eta Laia Elortza Gipuzkoako Selekzioarekin

Uxue Etxeberria eta Laia Elortza Bartzelonan izan dira Gipuzkoako Selekzioarekin 46é Trofeu Alejandro López txapelketan parte hartzen.

Asteburu emankorra izan da Izarraitzeko igerilarientzat, lehiatu diren probetan finaletarako sailkapenak, marka pertsonalak eta zilarrezko domina bat ere lortu baitituzte.

Hauek izan dira gure igerilarien emaitzak:

🏊🏻‍♀️Uxue Etxeberria:

  • 200 bular final 🅰️ 2’42″21💥 klubeko errekorra + 🥈
  • 100 bular final 🅰️ 4.postua
    🏊🏻‍♀️Laia Elortza:
  • 200 bular final 🅱️ 14.postua
  • 100 bular final 🅱️ 1’20″31💥 16 urtekoen klubeko errekorra + 14.postua

Zorionak!
Aupa Izarraitz!

Sin categoría atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Uxue Etxeberria eta Laia Elortza Gipuzkoako Selekzioarekin sarreran

Izarraitzeko neskak maila gorenean

Izugarrizko balentria egin du Izarraitzeko nesken taldeak!

Euskal Herriko kopan parte hartzeko txartela lortzeaz gain, seigarren postu bikain batekin, maila gorenari eusteko gai izan dira gure igerilariak.

Ikaragarria izan da igerilari guztiek erakutsi duten jarrera eta grina, bakoitzaren onena emanez taldearen alde, lehiatu diren proba guztietan.

Horien artean, aipagarria izan da Malen Ezamaren parte hartzea. 200m lau estiloetara proban, 2’33″17 denborarekin, infantilen Espainiako Txapelketetan parte hartzeko gutxienekoa lortu baitu.

Zorionak igerilari eta entrenatzaileei!
Aupa Izarraitz!!!

Sin categoría atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Izarraitzeko neskak maila gorenean sarreran

Urteko batzar orokorra

Eguna: Urriaren 30ean

Lekua: Sindikato Zaharrean

Ordua: 18:30etan lehen deialdia eta 19:00tan bigarren eta azken deialdia.

Gai ordena:

  • Balantze ekonomikoa eta aurreikuspena. Kontuen onarpena.
  • ⁠kirol balantzea. Balantzea eta denboraldi berrirako aurreikuspenak.
  • ⁠Calella.
  • ⁠Master eta Pre-master ordutegi eta egunak.

Sin categoría atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Urteko batzar orokorra sarreran

Kontxako Badia eta Salome Campos igeri zeharkaldiak

Oplus_0

Gaur, larunbata, Kontxako Badia eta Salome Campos igeri zeharkaldiak ospatu dira.

Donostia eta Bermeon, bietan izan dugu Izarraitzeko ordezkaritza eta oso lan ona egin dute, gainera, igerilari guztiek.

Kontxako Badia Igeri Zeharkaldian, Uxue Etxeberriak bigarren postua 🥈 eskuratu du senior mailan, eta sailkapen orokorrean hirugarren 🥉 helmugaratu da.

Donostian, bikain aritu dira haurren zeharkaldian, Martin Agirrezabalaga, Inge Kabue eta Janis Altuna ere.

Bermeon, 5000 metroko igeri zeharkaldiari egin diote aurre Rafa Zubeldia, Iosu Arzamendi, Ruben Jimenez, Jose Luis Garate, Xabier Aranburu, Alaitz Olazabal, Ainhoa Uranga eta Nagore Alberdi igerilariek. Azken bi hauek, gainera, neopreno gabe egin dute zeharkaldia.

Alejo Azkuek, berriz, 1500 metroko zeharkaldia burutu du.

Zorionak guzti guztioi!
Aupa zuek!!!
Aupa Izarraitz!!!

Sin categoría atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Kontxako Badia eta Salome Campos igeri zeharkaldiak sarreran