
Gaurko egunez, orain dela 37 urte, guraso talde batek, Izarraitz Igeri Elkartea martxan jarri zuen.
Mila esker lehen urrats hura emateagatik!

Gaurko egunez, orain dela 37 urte, guraso talde batek, Izarraitz Igeri Elkartea martxan jarri zuen.
Mila esker lehen urrats hura emateagatik!

Zapatu honetan (apirilaren 9an) hasi eta asteazkena bitartean, Espainiako Absolutuen eta Juniorren Open Txapelketa jokatuko da Torremolinos-en. Bertan izango da Maier Lizarzaburu, Izarraitz Igeri Elkartea ordezkatuz.
Maier Lizarzaburuk, astelehenean, 200 metro bizkar proban hartuko du parte.
Zorte on!

Zapatu honetan gure alebinak berriro ere elkartuko dira Donostiko Paco Yoldi igerilekuan 3.go elkarteratzea gauzatzeko eta goizeko 8:45etan igerilekuko sarreran egon behar dute.
Hirugarrengo aldia izango da Jokin Artetxe, Aroa Azkune eta Malen Ezamarentzako, baina lehenengoa Aratz Odriozolarentzako.
Aurrekoan gainera hobeto ibili ziren, igerilekua ezagutzen zuten eta entrenamendua errazagoa izan zela esan ziguten. Beraz, ziur gaude hontan ere ondo ibiliko direla eta gauza gehio ikasiko dituztela.
Ondo pasa!
Pazko Asteko egutegi zuzena (atzo bat okerrekoa bidali zen), eta publiko egin beharko lireteken oharrak (atzo zirriborroetan geratu ziren).
Eskerrik asko eta barkatu eragozpenak.
Ondo izan,
Izarraitz Igeri Elkarteko entrenatzaileak


Ordizian izan ginen zapatu arratsaldean, Gipuzkoako Igeriketa Egokituko Txapelketan parte hartzen Jurdan eta Landerrekin.
Bakoitzak banakako hiru probatan aritzeaz aparte, 4×50 metro libreko erreleboan parte hartzeko aukera izan zuten eta oso gustora ibili ziren beraien laguna den Richard Oriberekin batera igeri egin zutelako.
Arratsalde on bat pasatzeaz aparte, lagun berriak egiteko aukera ere eman zuen, Erandio Baitan Igeriketa taldea gure ondoan eduki genuelako.
Orain entrenatzen jarraituko dugu, hurrengo txapelketa noiz izango den zain.
Zorionak bikote!


Datorren ostiralean, apirilaren 8an, Korrika iritsiko da Azpeitira. Aurten ere, Izarraitz Igeri Elkarteak, beste talde askoren artean Korrikan parte hartuko du. Lekukoa Errezil bideko Harrobia eta Irurena Enpresaren tartean (13:21ean) hartuko dugu Azpeitiko EH Bilduren eskutik, eta Irurena Enpresaren parean, Irurena Lantegikoei emango diegu.
Lerro hauetatik igerilari eta gurasoak animatu nahi ditugu Izarraitz Igeri elkartearen izenean Korrikan parte hartzera.
Beraz, 13:15an Harrobia eta Irurena Enpresaren tartera azaltzeko deia luzatzen dugu. (taldeko kamiseta edo sudaderarekin)

Zapatu honetan, apirilak 2, Ordiziako Majori kiroldegian Gipuzkoako igeriketa egokituko txapelketa jokatuko da eta bertan izarraitzeko Jurdan Arakistain eta Lander Uria lehiatuko dira.
Oraingoan bakoitzak banakako hiru probatan parte hartuko dute; Jurdanek 50 metro libre, 50 metro bizkar eta 100 metro libre igeri egingo du, Landerrek aldiz, 50 metro libre, 100 metro libre eta 100 metro bizkar burutuko ditu.
Ordiziako kiroldegian 15:00tan elkartuko gara beroketa egiteko eta txapelketa 16:00tan jarriko da martxan.
Gogor ari dira entrenatzen eta ziur gaude lan bikaina egingo dutela.
Aupa bikote eta egurre!

Zapatuan Bergaran izandako txapelketan gure alebinak txukun ibili ziren, beldurrez hasi ziren lehenengo proban, pixkat zaila zelako, baina beldurrari aurre egin eta ondo egitea lortu zuten.
Horrek bigarren proba burutzeko indarrak eman zizkien eta gogoz bukatu zuten txapelketa.
Guztira zortzi proba egin zituzten eta bostetan marka onena egitea lortu zuten, beraz, zorionak!
Hurrengo txapelketa apirila bukaeran denez, entrenatzen jarraituko dugu eta erdian oporretaz disfrutatzeko aukera ere izango dugu.
Aupa zuek!

Pasa den zapatuan, gure taldeko txikienek beraien Test-KZL Ligari jarraipena eman zioten 4. jardunaldiarekin. Jardunaldi hau Eibarren ospatu zen, Ipurua kiroldegian eta bertan, gure taldetik, adin tarte honetako 37 igerilari aritu ziren.
Jardunaldi osoa benjamin kategoriakoa izanik, 2013 eta 2012ko igerilariek eman zioten hasiera tximeleta estiloko 25 eta 50 metroko probekin eta 6×25 bular errelebo mistoekin. Esandakoa betez, arautegia betetzean eta ostikada egiteko modu egokian zeukaten arreta jarrita. Oraindik ere ikasten jarraitu behar duten arren, bikain aritu ziren.
Benjamin kategorian baita ere, baina helduagoetan, 2011ko neska-mutilek, 100 estiloak eta 200 edo 400 libreko probak izan zituzten. 100 estiloetako probari gogotsu ekin zioten, eta hauek ere ikasitakoa aplikatu zuten. Libreko probetan berriz, batez ere 400 metrokoan aritu zirenak, urduri zeuden. Lehen aldiz burutzen zuten distantzia hau eta erreferentzia garbirik ere ez zuten arren, guztiek jarrera ausarta erakutsi zuten, euren erronkei aurre eginez.
Orain lanean jarraituko dugu, izan ere, hurrengo jardunaldia apirilaren 30ean izango dute adin hauetako igerilariek, etxean, Azpeitin.
Zorionak eta segi ikasten!

Benjamin testa eta KZL 4. jardunaldia
Benjamin mailako igerilariak beraien ligako 4. jardunaldian lehiatzeko aukera izango dute zapatuan martxoaren 26an Eibarko Ipurua kiroldegian. Jardunaldia 15.30etan hasiko da baina aldez aurretik, 14.30etan beroketa lanak egingo dituzte. Horregatik, Azpeitiko igerilekuko sarreran geratuko gara 13.45etan autobusean joateko.
Jardunaldi honetan parte hartzeko Izarraitzeko 37 igerilarik izena eman dute. 2013 eta 2012 urtean jaiotakoek 25 edo 50 tximeleta frogan eta 6×25 bularreko errelebo mixtoetan lehiatuko dira. 2011an jaiotakoek, berriz, 100 metro estiloak, 200 edo 400 libre eta 4×50 estiloetako erreleboa igeri egingo dute.
Animo asko!! Aupa Izarraitz!!

Alebinak oraingoan Bergarara
Zapatu honetan alebinen 6. jardunaldia izango da Bergarako Agorrosin kiroldegian. Izarraitzeko bost igerilarik parte hartuko dute eta hauek dira igeri egindo dituzten probak:
Jokin Artetxe, Aratz Odriozola eta Mikel Ezamak 200 metro tximeleta eta 200 metro bizkar egingo dute, Iker Estebanek 100 metro eta 200 metro bizkar probatan arituko da eta Aroa Azkunek aldiz, 800 metro libre eta 200 metro bular.
Gaurkoan ordutegi aldaketa egongo da eta goiz joan beharko gara, horregatik Azpeitiako igerileku aurrean 13:00etan elkartuko gara kotxeetan banatzeko. Beroketa 13:45etan hasten baita eta txapelketa 14:45tan hasiko da gradak ikusleentzako zabalik egongo direlarik.
Zorte on eta egurre!