Alazne Sudupe EH-ko Distantzia Luzeko txapelketan

Alazne Sudupe Lasarte-Oriako Igerilekuan izan zen Euskal Herriko Distantzia Luzeko Txapelketan parte hartzen. Lehiaketa, zapatu goizean jokatu zen Maialen Chorraut Igerilekuan eta 3.000 metrotako proban lehiatu zen.

Alaznek 37:57:09 denborarekin 4. postua eta marka pertsonala lortu zuen. Horrez gain, 1.500 metroko pasean 18:54:23 denborarekin, 16 urtekoen klubeko errekor berria ezarri zuen.

Zorionak Alazne!

Euskal Herriko Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Alazne Sudupe EH-ko Distantzia Luzeko txapelketan sarreran

Iker Aizpuru Igeriketa Egokituko Espainiako Absolutuen Txapelketara

Kirol Egokituaren Euskal Federazioak Izarraitz Igeri Elkarteko Iker Aizpuru igerilaria aukeratu du asteburuan, abenduaren 12an eta 13an, absolutuen mailako Igeriketa Egokituko Espainiako Txapelketan parte hartzeko. Oviedo-ko igerilekuan jokatuko da txapelketa. Igerilari azpeitiarra, beste behin absolutu mailako Euskadiko selekzioarekin arituko da.

Aurtengo txapelketan Ikerrek 50 libre, 100 libre, 100 bizkar eta 100 tximeleta probatan hartuko du parte.

Zorte on eta egurre!

Espainiako txapelketak, Igeriketa egokitua atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Iker Aizpuru Igeriketa Egokituko Espainiako Absolutuen Txapelketara sarreran

Alazne Sudupe Euskal Herriko Distantzia Luzeko txapelketara

Alazne Sudupe Izarraitzeko igerilaria, Euskal Herriko Distantzia Luzeko Txapelketan parte hartuko du zapatuan. Lehiaketa, Lasarteko Maialen Chourraut Kiroldegiko igerilekuan jokatuko da, eta Alazne absoluto mailan hiru kilometroko proban lehiatu da.

Zorte on Alazne!

Euskal Herriko Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Alazne Sudupe Euskal Herriko Distantzia Luzeko txapelketara sarreran

Entrenamenduak 4.asterako

Egunon danoi! Aste hau berezia denez, astelehena eta asteartea jai daukazutenez, entrenameduak goiz-goizetik prest dauzkazue bi egun hauetan gogor haritzeko.

Aurreko astean pozik bageunden, aste honetan oraindik poz haundiagoa daukagu, geroz eta igerilari gehiago ikusten hari garelako lanean. Hori bai, gehienak neskak! Nun daude mutilak?

Animo aste hau laburragoa baita eta gabonetarako gutxi geratzen da eta.

Sin categoría atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Entrenamenduak 4.asterako sarreran

Ohiko batzar nagusia atzeratzea erabaki du zuzendaritza batzordeak

Azaroan egitea aurreikusita zegoen Izarraitz Igeri Elkarteko ohiko batzar nagusia, atzeratzea erabaki du zuzendaritza batzordeak.

Osasun egoera ikusirik eta agintarien argibide eta jarraibideei jarraituz, Izarraitz Igeri Elkarteko zuzendaritza batzordeak Ohiko Batzar Nagusia (datarik gabe) atzeratu du.

Edonola ere, Urteko Batzarra egin arte, elkarte honen funtzionamendu arrunta bermatuko du zuzendaritza batzordeak.

Albisteak, Oharrak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Ohiko batzar nagusia atzeratzea erabaki du zuzendaritza batzordeak sarreran

3.asterako entrenamenduak prest!

Aste bat gehio bakarrik entrenatzen, baina aste bat gutxiago berriro elkarrekin egoteko.

Igerilariak ikusten ditugu lanean, baina gehiago ikustea guztatuko litzaiguke. Beraz, entrenamendu hauek daudela dakizkizuenoi eskakizun bat egiten dizuegu, zabaldu beste gurasoekin eta bete ditzagun igerilekua izarraitzeko txapelekin.

Animo eta hona hemen aste honetako entrenamenduak.

Sin categoría atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude 3.asterako entrenamenduak prest! sarreran

Hasi da igeriketa denboraldia Gipuzkoan

Alazne Sudupe, Maier Lizarzaburu, Uxue Etxeberria, Intza Odriozola eta Elene Sudupe

Iker Aizpuru

Joan den asteburuan, azaroaren 21 eta 22an, Izarraitz elkarteko absolutuak denboraldiko lehen proba izan zuten Irungo eta Cadiz-eko igerilekuetan.

Honako hauek izan ziren Irungo Azken Portu Igerilekuan lehiatu ziren Izarraitzeko igerilariak: Intza Odriozola, Uxue Etxeberria, Alazne Sudupe, Maier Lizarzaburu, Elene Sudupe, eta Julen Artetxe. Nora Uria gaixorik, baja izan zen azken unean.

Irailean hasi zituzten entrenamenduak eta osasun egoeragatik zortzi hilabete luze egon ondoren lehiaketarik gabe, bakoitzaren sasoia nolakoa den jakiteko balio izan zuen asteburuko probak. Orokorrean, nabaritu zen, azpaldiko partez, lehen proba zela, eta hala era lortutako denborak nahiko pozgarriak izan ziren.

Hona hemen lorpen aipagarrienak:

  • 9 marka pertsonal.
  • Uxue Etxeberriak klubeko errekor berri bat 50 bular proban 16 urtekoetan.

Bestalde, gure igerilariek oso jarrera onarekin lehiatu zuten, nabaritzen zitzaien lehiatzeko gogoa zutela.

Cadiz-en aldiz, Iker Aizpuruk igeriketa egokituko Espainiako  gazteen selekzioarekin parte hartu zuen XXV. Igeriketa Egokitutako Andaluziako Txapelketan.

Ikerrek, 100 bizkar, 50 libre, 100 libre eta 4×100 libre eta 4×100 estilo erreleboetan parte hartu zuen.  Ez zen lehiaketara egoera fisiko onenean joan, azken asteetan berrogeialdian egon bai zen eta hala ere bere denboretan ibili zen.

Zorionak eta segi lanean!

Helduen ligak, Igeriketa egokitua atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Hasi da igeriketa denboraldia Gipuzkoan sarreran

Entrenamenduak bigarren asterako

Bigarren astea zuen kasa entrenatzen.

Batzuk lan eta lan ikusi ditugu, eta asko pozten gara.

Horregatik hemen dauzkazue aste honetarako prestatu ditugun entrenamenduak.

Espero dugu dena ondo ulertzea, bestela arazorik gabe, galdetu lasai.

Sin categoría atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Entrenamenduak bigarren asterako sarreran

Igeriketako txapelketak berriro martxan

Osasun egoeragatik zortzi hilabete luze egon ondoren lehiaketarik gabe, asteburu honetan, Irun eta Cadiz izango dira txapelketak hartuko dituzten hiriak. Cadiz-en Iker Aizpuru eta Isaac Pousada entrenatzaile lanetan izango dira. Taldeko absolutuek aldiz,  Irungo Azken Portu igerilekuan parte hartuko dute denboraldiko lehen lehiaketan.

Iker Aizpuruk, igeriketa egokituko Espainiako  gazteen selekzioarekin parte hartuko du Cadiz-en jokatuko den XXV. Igeriketa Egokitutako Andaluziako Txapelketan. Ez da lehiaketara egoera fisiko onenean joango, azken asteetan berrogeialdian egon bai da bere ikastetxeko kideekin batera.
Iker Aizpuruk proba hauetan parte hartuko du:

  • 100 bizkar
  • 50 libre
  • 100 libre.

Bestalde, gure taldeko absolutuek Irungo Azken Portuko igerilekuan izango dira zapatu arratsaldean  eta igande arratsaldean jokatuko den “kontrol lehiaketa” izeneko  , txapelketan. Denboraldiko lehen lehiaketako helburua berriz igerilari sentitzea izango dute gure kirolariak. Izarraitzeko igerilariak proba hauetan parte hartuko dute:

  • Intza Odriozolak, 100 bizkar, 50 libre eta 100 libre probetan.
  • Uxue Etxeberriak, 200 bular, 50 bular, 100 estilo eta 100 bular probetan.
  • Alazne Sudupek, 200 tximeleta, 800 libre, 200 estilo eta 400 estilo probetan.
  • Nora Uriak, 200 libre eta 100 estilo probetan.
  • Maier Lizarzaburuk, 100 bizkar, 200 estilo, 200 bizkar eta 50 bizkar probetan.
  • Elene Sudupek, 50 libre, 200 estilo, 100 libre eta 200 bizkar probetan.
  • Julen Artetxek, 1500 libre proban.

SERIEAK

Zorte on guztiei eta zaindu!

DEIALDIAK, Helduen ligak, Igeriketa egokitua, Teknifikazio jardunaldiak, Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Igeriketako txapelketak berriro martxan sarreran

Aste hontako entrenamenduak

Aurreko astean, guraso batzuek ondorengo eskaera  egin ziguten.

“Umeek entrenatzera etorri ezin dutenez (eta bere kasa etortzeko aukera izanda), astean pare bat entrenamendu bidaltzeko aukerarik egongo ote zen.”

Oso ideia ona iruditu zitzaigun eta umeen gogoak zeintzuk diren ikusita, ona hemen aste honetarako burutzeko entrenamenduak (adinaren arabera sailkatuta).

Benjamin eta alebin maila, Entrenamenduak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Aste hontako entrenamenduak sarreran