Izarraitzeko hamabost igerilari Euskadiko 41. Eskolarteko Txapelketara

Izarraitzeko 15 igerilari Gipuzkoako selekzioarekin Galdakaon izango dira Euskadiko 41. Eskolarteko Igeriketa Txapelketan parte hartzen. Larunbatean izango da txapelketa Galdakaoko Urreta kiroldegian, eta bertan izango dira Euskadiko eskolarteko igerilari onenak. Goizeko saioa 10etan hasiko da eta arratsaldekoa, berriz, 16.30etan.

Izarraitzeko igerilariek, honako probetan hartuko dute parte:

  • Ane Artetxe 400 eta 800 Libre
  • Aroa Azkue 400 eta 100 Libre
  • Irati Artetxe 400 Libre eta 200 Tximeleta
  • Jone Sasieta 100 Tximeleta
  • June Amenabar 200 eta 400 lau estiloetan
  • Leire Artetxe 800 Libre
  • Libe Donato de Lopez 200 Libre eta 400 lau estiloetan
  • Malen Ezama 200 eta 100 bizkar
  • Maria Otaegi 100 eta 200 bular
  • Inge Kabue 100 eta 200 bular
  • Intza Larrea 200 Tximeleta
  • Irati Goenaga 100 Tximeleta
  • Janis Altuna 200 Libre eta 100 Bizkar
  • Leire Egiguren 100 eta 200 bular
  • Mara Garate 400 lau estiloetan

Gozatu esperientziaz eta egurre! Aupa Izarraitz!

Sin categoría atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Izarraitzeko hamabost igerilari Euskadiko 41. Eskolarteko Txapelketara sarreran

Izarraitzeko benjaminak Gipuzkoako bigarrenak

Izarraitz Igeri Elkarteko 2013an jaiotako benjaminak Igerilari osoa deritzon eskolarteko Gipuzkoako Txapelketa izan dira Ordizian.

Igerilari bakoitza, bakarkako lau probatan lehiatu da. Goizean, 50 metro tximeleta eta 100 metro bizkar probak izan dituzte, eta arratsaldean, 100 metro bular eta 100 metro libre probak.

Azpeitiarrek emaitza oso onak lortu dituzte eta gure igerilariak bide onetik doazela konfirmatu da. Lur Elortza Arrieta azpitxapeldun izan da igerilari osoaren sailkapen orokorrean 50 tximeletan 3. eta 100 bizkar, 100 bular eta 100 libren 2. izan ondoren. Eneko Bastida Zabala podiumera igo da 3. postuan sailkapen orokorrean eta 100 bular azpitxapeldun izan da. Nesken 4×50 lau estiloetako erreleboetan azpitxapeldun izendatu dira.

Taldezkako sailkapenetan berriz, neskak 2. postua lortu dute, mutiletan 4. eta sailkapen bateratuan 2. postua.

Zorionak egiten ari zareten lanagatik eta segi horrela!

Aupa Izarraitz!

Sin categoría atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Izarraitzeko benjaminak Gipuzkoako bigarrenak sarreran

Gipuzkoako Kopa arrakastatsua

ZORIONAK EKIPO!!! Asteburuan jokatu den Gipuzkoako Taldekako Kopan bigarren sailkatu dira Izarraitzeko neskak!
Irungo Azken Portu igerilekuan jokatu da txapelketa eta gure igerilariak maila oso onean aritu dira, beraien marka pertsonalak gaindituz edo horietara gerturatuz.
Aratz Odriozolak Espainiako Txapelketarako gutxienekoa eskuratu du, klubeko errekor berria ezarriz, 100m bizkar proban 59″98 denbora eginda.
Uxue Etxeberriak ere, 100m lau estiloetara proban, klubeko errekor berria ezarri du 1’05″78 denborarekin.
Zorionak eta eutsi horri!!!
Aupa Izarraitz!!!

Sin categoría atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Gipuzkoako Kopa arrakastatsua sarreran

Zapatuan, Alebinen ligako 6. jardunaldia Azpeitian

Larunbat honetan, apirilaren 20an, alebinen ligako 6.jardunaldia ospatuko da Azpeituko udal igerilekuan. 24 igerilarik ordezkatuko dute Izarraitz Igeri Elkartea arratsaldean zehar jokatuko diren proba ezberdinetan.
Izarraitzeko mutilek, distantzia berdineko bi proba egingo dituzte, 200 metro tximeleta eta bular estiloetan. Neskek, aldiz, 800 libre edo 100 bizkar eta 200 bular probak izango dituzte, 4×100 estiloetako erreleboarekin batera.
15etan hasiko da beroketa saioa eta jardunaldiari 16etan ekingo zaio.
Zorte on ekipo!
Alebinen liga atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Zapatuan, Alebinen ligako 6. jardunaldia Azpeitian sarreran

Marea Urdina-Izarraitz igeriketa txapelketa

Atzo, Marea Urdina-Izarraitz igeriketa txapelketa ospatu zen Azpeitiko igerilekuan.
Igeriketa egokituko Euskal Ligako lehen jardunaldia izateaz gaiz, federatu gabeko igerilariek ere parte hartu ahal izan zuten bertan.
Gure taldetik Jurdan Arakistain eta Lander Uria izan genituen eta maila onean aritu ziren lehiatu ziren probetan. Beraien marka onenak lortu ez zituzten arren, berdindu edota gertu ibili baitziren.
Aipatzekoa, baita ere, Marea Urdinaren izenean parte hartu zuten igerilarien lan bikaina.
Txapelketa amaieran igerilari guztiei ondo merezitako oroigarriak banatu zitzaizkien, eta igerileku atarian merienda eder batekin eman zitzaion amaiera jardunaldiari.
Zorionak guztioi eta segi gogor lanean!
Eredu zarete!
Aupa Marea Urdina eta Izarraitz!
Urdinak gara!

Sin categoría atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Marea Urdina-Izarraitz igeriketa txapelketa sarreran

Apirilaren 13an Marea Urdina-Izarraitz Igeriketa Txapelketa ospatuko da Azpeitiko igerilekuan

Azken urteetan ohikoa den moduan, aurten ere, Marea Urdina eta Izarraitz Igeri Elkarteak elkarlanean antolatuko dute igeriketa egokituko Euskal Ligako lehen jardunaldia Azpeitiko Udal igeilekuan.

Federatuek nahiz federatu gabeko igerikariek parte hartu ahal izango dute, eta apirilaren 10a arte dago zabalik izena emateko epea. Parte hartu nahi duten igerilariek 607 49 85 00 telefonora deituta eman dezakete izena.

Txapelketa arratsaldeko 4retan emango zaio hasiera. Aurretik beroketa egiteko tartea izango dute parte-hartzaileek, eta ondoren mokadutxo bat egongo da antolatzaile eta parte hartzaileentzat, Ukabi Group, txapelketaren babeslearen eskutik.

Animatu parte hartzera! Arratsalde ederra pasako dugu elkarrekin!

Sin categoría atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Apirilaren 13an Marea Urdina-Izarraitz Igeriketa Txapelketa ospatuko da Azpeitiko igerilekuan sarreran

Izarraitzeko infantilak Espainiako Txapelketan

Tarrassan, Bartzelona, jokatu den Infaltilen Espainiako Txapelketatik gustora itzuli dira gureak.
Laia Elortza eta Aroa Azkune bertan izan dira Isaac Pousada entrenatzailearen gidaritzapean.
Laia 50 metro bular proban eta Aroa 200 metro lau estiloetara lehiatu dira, bikain lehiatu ere, eta biek lortu dute beraien markak hobetzea.
🏊🏻‍♀️Laia Elortza:
Goizean: 50 bular 35″64 💥
(B finalerako sailkapena eta 15 urtekoen klubeko errekorra)
B Finalean: 36″ 58 / Adineko 12. postua eta orokorrean 20.
🏊🏻‍♀️ Aroa Azkune:
Goizean: 200 lau estiloetara 2’38″19💥 / Adineko 17. postua eta orokorrean 40.

Zorionak hiruroi egindako lanagatik!
Aupa Izarraitz!

Sin categoría atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Izarraitzeko infantilak Espainiako Txapelketan sarreran

Alebin eta benjaminen jardunaldiak izan dira asteburuan

Alebinak Bergaran eta benjaminak Eibarren izan ditugu lehian beraien ligei jarraipena emanez.

Denboraldia aurrera doa eta guztiak ere proba gogorrak izan dituzte aurretik. Batzuk distantzia luzeetan (400 eta 800 libre) aritu direlako eta beste batzuk tximeleta estiloan lehiatu behar izan direlako.

Hala ere, beraien indar guztiekin egin dute igeri eta irribartsu bukatu dituzte jardunaldiak.

Aupz Izarraitz!

Sin categoría atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Alebin eta benjaminen jardunaldiak izan dira asteburuan sarreran

Alebin mailako selekzio autonomikoen arteko Espainiako Txapelketa

Malen Ezama eta Julen Eizagirre, Izarraitzeko igerilari alebinak, Cadizen izan dira Euskadiko Selekzioarekin, Autonomia Erkidegoen arteko Espainiako Txapelketan Euskadi ordezkatzeko hautatuak izan baitziren.

Esperientzia berri honetaz gozatu eta lagun berriak egiteaz gain, bikain lehiatzeko gai izan dira gureak. Igeri egin duten probetan marka pertsonalak egiteko gai izan dira biak ala biak, Julen Eizagirrek, gainera, udako Espainiako Txapelketan parte hartzeko eskatzen den gutxieneko denbora egin du 100 eta 200 libreetan.

🏊‍♀️Malen Ezama:
➡️50 bizkar 34″50
➡️200 bizkar 2’37″04

🏊Julen Eizagirre:
➡️100 libre 1’04″78 (udako Espainiako txapelketarako gutxienekoa)
➡️200 libre 2’20″18 (udako Espainiako txapelketarako gutxienekoa)
➡️50 libre 29″68
➡️4x200L eta 4x100L

Zorionak bioi eta eutsi horri!!!
Aupa Izarraitz!!!

Sin categoría atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Alebin mailako selekzio autonomikoen arteko Espainiako Txapelketa sarreran

Malen Ezama eta Julen Eizagirre Espainiako Txapelketara

Martxoaren 8tik 10era kategoria eskolarreko  selekzio autonomikoen arteko Espainiako txapelketa ospatuko da Cadizen. Izarraitzeko Malen Ezama eta Julen Eizagirre Euskadi ordezkatzen izango ditugu bertan.

Malen Ezamak 50 eta 200 bizkar probak igeri egingo ditu eta Julen Eizagirre, aldiz, 50, 100 eta 200 libre probatan arituko da.

Esperientziaz gozatu, asko ikasi, lagun berriak egin eta ondo pasa!

Zorionak eta animo!
Aupa Izarraitz!

Sin categoría atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Malen Ezama eta Julen Eizagirre Espainiako Txapelketara sarreran