EUSKADIKO JOKO ESKOLARRETAN ERE BIKAIN GUREAK

Pasa den zapatuan Santurtziko Mikel Trueba kiroldegiko igerilekuan Euskadiko joko eskolarrak jokatu ziren.

Santurtzira, gure taldeko alebin mailako bost igerilari eta entrenatzailea joan ziren Gipuzkoako selekzioa ordezkatzen. Igerilari askorentzat lehendabiziko aldia izan zen Araba nahiz Bizkaiako igerilarien aurka lehiatzea. Normalean Gipuzkoan elkarren artean lehiatzen dira baina kasu honetan taldekide izan ziren guztiak.

Denboraldia azken txanpan dagoelarik, igerilarien hobekuntzak nabarmentzen dira, bai lortutako emaitzetan eta bai igeri egiteko moduan ere. Lortutako emaitzekin gustora izan ziren denak eta horrek balio du.

Emaitza aipagarrienak honako hauek izan zituzten:

  • Elene Sudupek (2006); 100 bizkar proban 1:13:48 dendorarekin 3. postua (brontzezko domina) eta 200 bizkar proban 2:36:62 denborarekin , berriro, 3. postua eta beste brontzezkoa domina. Horiez gain, ekainean, Gipuzkoako selekzioarekin Frantzian Sariketa batetan parte hartzeko txartela lortu zuen.
  • Julen Artetxek (2006); 1500 librean 20:45:12 denborarekin 5. postua eta EH ko minima.
  • Anne Sagarmendik (2007); 200 bizkarren 2:50:98rekin 9. postua eta 800 librean 11:12:43 denborarekin 4. postua.
  • Nahia Estebanek (2007); 400 estilo proban 6:35:43rekin 10. postua.
  • Maddi Manterolak (2007); 200 tximeletan 3:40:59rekin 9. postua.

Zorionak guztiei egindako lanagatik!

Advertisements
Euskal Herriko Txapelketak atalean publikatua

Bi lehiaketetan hartuko dute parte Izarraitzeko helduek asteburuan

Bi lehiaketatan hartuko dute parte Izarraitz Igeri Elkarteko infantil, junior, absolutu eta igeriketa egokituko kideek datorren asteburuan. Izan ere, Irunen eta Zarautzen izango dira Izarraitzeko igerilariak.

Goizeko 10:00tan, Irungo Azken Portu igerilekuan XXVII. San Marcial Saria (Trofeoen A zirkuitoaren 2. jardunaldia) jokatuko da eta  arratsaldeko 16:00tan berriz, Zarautzko Aritzbatalde igerilekuan, Zarautz Saria (B zirkuitoaren 2. jardunaldia).

Zorte on eta egurre!

Sariak atalean publikatua

38. Joko eskolarrak Santurtzin

Zapatuan, maiatzaren 25ean, Santurtziko Mikel Trueba igerilekuan, Euskadiko 38. joko eskolarrak jokatuko dira.

Bertara, gure alebin kategoriako bost  igerilari joango dira Gipuzkoako selekzioa ordezkatzen.

Hona hemen gure taldekideak  jokatuko dituzten probak:

  • Elene Sudupek: 100 bizkar eta 200 bizkar.
  • Julen Artetxek: 1500 libre.
  • Anne Sagarmendik: 200 bizkar eta 800 libre.
  • Nahia Estebanek: 400 estilos.
  • Maddi Manterolak: 200 tximeleta.

Zorte on eta egurre!

Euskal Herriko Txapelketak atalean publikatua

Izarraitzekoak Gijonen egindako lanarekin gustura

Uxue Etxeberria, Alazne Sudupe eta Maier Lizarzaburu igerilariak Gijonen izan dira asteburuan, Gipuzkoako selekzioarekin,  XXXIII. Trofeo Internacional Villa de Gijon sarian parte hartzen.

Gijoneko txapelketan, 12 marka personal egin dituzte eta Uxue Etxeberriak udako Espainiako minima berria lortu du 200 metro estiloetan.  Markak hobetu ez dituzten probetan, beren denboretan ibili dira eta, kontuan hartzen badugu sasoi honetan karga handiko entrenamenduak egiten ari direla, denbora txukunak lortu dituzte.

Banan bana honako emaitzak lortu zituzten:

Uxue Etxeberriak:

  • 50 bular: aurrekanporaketan 35:92 eta semifinaletan 36:94 rekin 12. postua.
  • 100 bular: aurrekanporaketan 1:17:11 eta A finalen 1:17:36 rekin 8. postua.
  • 200 estilo: aurrekanporaketan 2:32:62 eta B finalean 2:31:45 rekin 9. postua eta udako Espainiako minima.
  • 50 libre: 29:51 rekin 26. postua.
  • 200 bizkar: aurrekanporaketan 2:33:20 eta B finalean 2:31:01 rekin 12. postua

Alazne Sudupek:

  • 100 bizkar: 1:18:72 rekin 43. postua.
  • 200 estilo: 2:46:23 rekin 28. postua.
  • 400 estilo: gaixorik baja izan zen.

Maier Lizarzaburuk:

  • 100 bizkar: 1:13:40 rekin 28. postua.
  • 200 bizkar: 2:36:08 rekin 21. postua.
  • 50 bizkar: 34:73 rekin 28. postua.

Zorionak eta segi prestatzen!

Espainiako txapelketak, Sariak atalean publikatua

Zorionak neska-mutilak!

Gure igerilari benjaminak primerako lana egin zuten atzo Legazpin jokatutako igerilari osoko txapelketan.

Noa Garate, Nora Eizagirre, Arene Zenitagoia, Ane Azkue, Iraide Sasieta, Mirari Goenaga, Maiana Uria, Nahia Amenabar eta gure mutila Aratz Odriozola haritu ziren gipuzkoako beste klubekin batera estilo guztietako probak egiten.

Lan bikaina eta giro ezin hobea eduki genuen, hirugarren gelditu zirelarik bai goizean egindako kroleko erreleboan (Noa, Arene, Ane eta Iraide), bai arratsaldeko estiloseko erreleboan (Maiana, Nahia, Mirari eta Nora) eta baita sailkapen  orokorrean ere.

Zorionak guztioi!

IMG_0995

Sin categoría atalean publikatua

Uxue Etxeberria, Alazne Sudupe eta Maier Lizarzaburu Gipuzkoako selekzioarekin arituko dira XXXIII. Trofeo Internacional Villa de Gijon sarian

Gipuzkoako Igeriketa Federazioak Izarraitz Igeri Elkarteko Uxue Etxeberria (Azpeitia, 2004), Alazne Sudupe (Azkoitia, 2004) eta Maier Lizarzaburu (Azpeitia, 2005) igerilariak aukeratu ditu, maiatzaren 18an eta 19an, XXXIII.  Trofeo Internacional Villa de Gijon Sarian parte hartzeko.

Gure taldekideak honako proba hauetan hartuko dute parte:

  • Uxue Etxeberriak: 50 bular, 100 bular, 200 estilo, 50 libre eta 200 bizkar.
  • Alazne Sudupek:  100 bizkar, 200 estilo eta 400 estilo.
  • Maier Lizarzaburuk: 100 bizkar, 200 bizkar eta 50 bizkar.

Zorionak eta zorte on!

 

Sariak atalean publikatua

Igandean igerilari osoa

Igande hontan, maiatzak 19, Legazpiko igerilekuan igerilari osoa daukagu.

Oraingoan 2008ko hamar neska-mutilek hartuko dute parte goizez eta arratsaldez burutuko den txapelketa honetan.

Azpeitiako igerileku aurrean geratuko gara goizeko 8:15etan kotxeetan banatzeko.

Goizeko jardunaldian 50m tximeleta eta 100m bizkar igeri egin beharko dute, arratsadeko jardunaldian berriz, 100m braza eta 100m krol.

Han gipuzkoako igerilari eta klub gehiago ezagutzeko aukera izango dute eta haietako batzuekin bazkaltzeko ere.

Jarraitu ondo entrenatzen eta ziur lan bikaina egingo duzuela denok, animo!

IMG_0994

Sin categoría atalean publikatua

Denetarako denbora eduki genuen Azkoitian

Pasaden larunbatean Azkoitian izan genuen benjaminen azkeneko jardunaldia.

Denetarako denbora izan genuen, hitz egiteko, jolasteko, agobiatzeko, urduri jartzeko baina batez ere, gauzak ondo egiteko.

Estiloseko probarekin beldur berezi bat sortzen da eta despiste txikiren bat egon arren, lan polita egin zuten gure gaztetxoek.

Orain trofeoak prestatzeko garaia iritsi da.

IMG_0993

Sin categoría atalean publikatua

Emaitza politak Tolosan eta Ordizian

Infantil, junior eta absolutu mailako igerilariek bi sariketetan parte hartu zuten pasa den zapatuan, maiatzaren 4ean.

Goizeko 10:00tan, Tolosako Usabal igerilekuan XLVIII. San Juan Saria jokatu zuten eta  arratsaldeko 16:00tan berriz, Ordiziko Majori igerilekuan, Ordizia Igeriketa Saria.

Karga handiko entrenamenduak egiten ari dira bainan ala eta guztiz ere,  emaitza bikainak lortuta etorri ziren etxera.

Tolosako sariketan zortzi marka pertsonal lortu zituzten eta Ordiziko sariketan aldiz, lau marka pertsonal.

Zorionak eta segi lanean!

Sariak atalean publikatua

Larunbatean benjaminak Azkoitiara

Larunbat honetan, maiatzak 11, gure igerilari txikienak Azkoitiara joango dira 5.jardunaldia burutzeko.

Kasu honetan, Azpeitiako igerileku aurrean geratuko gara 14:45etan Azkoitian 15:00etan egon ahal izateko.

Txapelketan egin beharko dituzten probak honakoak dira; txikienak 100m estilos eta 6x25m estiloseko erreleboak. Helduenak berriz, 200m estilos, 50m edo 100m tximeleta eta 4x50m bularreko erreleboak gauzatuko dituzte.

Gutxi falta da, segi lanean eta zorte on danoi!IMG_0980

KZL jardunaldiak atalean publikatua