ALEBINAK LEGAZPIN ETA BENJAMINAK OÑATIN

Benjaminen estrenaldia heldu da
Azaroaren 18an, 15.30etatik aurrera Oñatiko Zubikoa kiroldegian ospatuko den Benjaminen ligako 1. jardinaldia izango da 2023-2024 denbororaldia zabalduko duen lehiaketa eta Izarraitzekoek ez dute hutsik egingo. 2013, 2014 eta 2015 urteetan jaiotako Izarraitzeko 48 igerilari izango ditugu bertan.
2015 eta 2014. urtean jaiotakoen txanda izango da lehendabizi. Hauek 50 edo 100 libre eta errelebozka 6×25 bizkar igeri egingo dituzte. 2013. urtean jaiotakoek, ordea, 3 aldiz egingo dute jauzi uretara. 200 edo 100 libre eta 50 bizkar probatan arituko dira indibidualki eta erreleboetan 4×50 bizkarrekin bukatuko dute beraien partaidetza.
Alebinen ligako 2. jardunaldia Legazpin
Alebinek beraien prestakuntzekin jarraitzen duten arren, beraien ligako 2. jardunaldian parte hartzeko aukera ere heldu zaie. Jardunaldia hau, azaroaren 18an 16.30etatik aurrera Legazpiko Bikuña kiroldegian ospatuko da.
Bertan, 200 libre eta 100 bular probetan arituko dira eta neskek erreleboetan igeri egiteko aukera ere izango dute 4×100 libre probari esker.
Zorte on guztioi! Aupa Izarraitz!
Alebinen liga, Benjamin eta alebin maila, KZL jardunaldiak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude ALEBINAK LEGAZPIN ETA BENJAMINAK OÑATIN sarreran

Sentsazio onak alebinek Oñatin

Larunbat honetan, alebinak Oñatiko Zubikoa kiroldegian izan dira beraien ligako 1. jardunaldian parte hartzen. Bertan, Izarraitzeko 23 igerilarik parte hartu dute. 200 metro lau estiloetan probarekin estrenatu zuten denboraldia eta proba konpleto honetan zein geroago igeri egindako 100 librean oso lehiakor agertu ziren.

Lehenengo jardunaldia izan arren, denboraldia gogotsu hasi dutela argi utzi zuten. Sentsazio onekin eta lanean jarraitzeko gogoz itzuli ziren, izan ere, 39 marka pertsonal lortuta bueltatu ziren Azpeitiara.

Aupa zuek! Jarraitu horrela!

Sin categoría atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Sentsazio onak alebinek Oñatin sarreran

Alebinen ligaren hasiera larunbat honetan Oñatin


Izarraitz Igeri Elkarteko alebinek 2023-2024 denboraldiko lehen hitzordua izango dute asteburu honetan. Alebinen taldea, aurtengo denboraldian 2011 eta 2012. urtean jaiotako neska-mutilez osatua, Oñatiko Zubikoa kiroldegian izango da, Alebinen Ligako 1. jardunaldian lehian. Jardunaldi hau arratsaldeko 16.00etan hasiko da eta Izarraitzeko igerilari guztiek 200 metro lau estiloetan eta 100 metro  estilo libreko probetan hartuko dute parte.

Animorik handienak guztioi!
Aupa Izarraitz!

Sin categoría atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Alebinen ligaren hasiera larunbat honetan Oñatin sarreran

Izarraitz eguna 2023

Urriaren 21ean, Izarraitz Igeri Elkartearen eguna

Pandemiaz geroztik baztertuta geneukan Izarraitz Eguna berreskuratuko dugu aurten. Denboraldi zaharrari agur esan eta berria ilusioz eta indartsu hasteko eguna izango da. Horretarako taldeko igerilari guztiak elkartuko gara jolas eta igeri artean Izarraitz Eguna festa giroan ospatzeko.

Egun horretarako ekintza hauek antolatu ditugu:

  • 16.00etan, igerilekuko sarrreran elkartu eta talde argazkiak aterako ditugu.
  • 17.00etan, igerilekuan, igeriketa jaialdia egingo dugu Izarraitz IE osatzen dugun guztion artean.
  • 20.30etan, afaria Ongi Etorri jatetxean.

Animatu zaitez, arratsalde ederra igaroko dugu eta!
Aupa Izarraitz!!!

Sin categoría atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Izarraitz eguna 2023 sarreran

Izarraitz Igeri Elkarteko Urteko Batzarra

Irailak 14 Azpeitiko Sindikatu Zaharrean

20:00 lehen deialdia

20:30 bigarren deialdia

*Gai-ordena eta edukiak datozen egunetan helaraziko dizkizuegu ohiko komunikazio bideetatik.

Sin categoría atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Izarraitz Igeri Elkarteko Urteko Batzarra sarreran

Izarraitzeko igerilariak oso maila onean Getaria-Zarautz itsas zeharkaldian

Asteburu honetan izan dugu Getaria-Zarautz itsas zeharkaldia eta Izarraitzeko igerilari ugari izan ditugu bertan.
Igeriketaren festa handi honetan adin tarte guztietako igerilariek hartzen dute parte, txikienetatik hasi eta masterrak arte. Aurtengoan ere, beldurrak eta zalantzak alde batera utzi eta bikain aritu dira gureak.
Zorionak guztioi!
Aupa Izarraitz!
Sailkapena:
http://travesiagetariazarautz.com/?lang=es

Sin categoría atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Izarraitzeko igerilariak oso maila onean Getaria-Zarautz itsas zeharkaldian sarreran

Infantilen Espainiako Txapelketan indartsu ibili dira gureak

Atzo amaitu zen infantilen Espainiako Txapelketa Sabadellen, Katalunia. Asteazkenetik igandera izan dira bertan, Isaac Pousada entrenatzailea buru dutelarik. Gustora itzuli dira gureak, esperientzia ederra bizitzeaz gain lan ona egitea lortu baitute.

Hauek dira Izarraitzeko igerilarien emaitzak:
➡️Aratz Odriozola: 50Bi 29″78 (17. postua) marka pertsonala eta 15 urtekoen klubeko errekorra.
➡️Aroa Azkune: 50Bu 38″12 (21. postua) marka pertsonala eta 13 urtekoen klubeko errekorra.
200Bu 2’59″41 (19. postua) marka pertsonala.
➡️Laia Elortza: 50Bu 37″04. (34. postua) marka pertsonala.
100Bu 1’21″07 (26. postua) marka pertsonala.
➡️Mirari Goenaga: 200Tx 2’32″34 (7. postua).
200X 2’36″29 (19. postua).
400X 5’27″48 (15. postua).

Honekin ematen diote amaiera denboraldi luze bezain oparo honi. Gozatu ondo merezitako deskantsua eta gogoz itzuli datorren denboraldian.
Zorionak entrenatzaile eta igerilariei.
Aupa Izarraitz!!!

Sin categoría atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Infantilen Espainiako Txapelketan indartsu ibili dira gureak sarreran

Bederatzi domina, taldekako laugarren postu bat, Espainiako gutxieneko bat eta klubeko bi errekor Euskal Herriko txapelketan

Gasteizko Mendizorrotza igerikekuan jokatu diren Euskal Herriko txapelketetan, emaitza onak eta podium ugari lortu dituzte Izarraitzeko igerikariek.
Entrenatzaile eta igerilariek denboraldian zehar eginiko lana ikaragarria izan da. Lan horren emaitza dira txapelketan zehar lortutako marka pertsonal eta domina guztiak. Emaitzen artean, azpimarratzekoa nesken infantil taldeak lortu duen taldekako laugarren postu bikaina.
Hauek izan dira gure igerilarien lorpenik garrantzitsuenak:
Uxue Etxeberria:
100 bular 🥇 absolutu mailan.
200 lau estiloak 🥇 absolutu mailan.
200 bular 🥈 absolutu mailan.
Mirari Goenaga:
200 tximeleta 🥇 infantil mailan.
100 tximeleta 🥈 infantil mailan.
400 lau estiloak 🥉 infantil mailan.
200 tximeleta 🥉 absolutu mailan.
Aratz Odriozola:
50 bizkar 🥇 infantil mailan eta klubeko errekorrak 50 eta 100 bizkarren.
Nora Eizagirre:
800 libre 🥈 infantil mailan.
Aroa Azkune:
50 bular Udako Espainiako Txapelketarako gutxienekoa (38”34).
Denboraldi amaiera den honetan, gure igerilari askorentzat azken txapelketa izan da honakoa. Espainiako Txapelketarako gutxienekoa dutenek (Mirari Goenaga, Aratz Odriozola, Laia Elortza, Aroa Azkune) lanean jarraitu beharko dute, bi aste barru, Sabadellen beraien onena eman ahal izateko.
Zorionak igerilari eta entrenatzaileei denboraldian zehar egindako lan guztiagatik.
Aupa Izarraitz!

Sin categoría atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Bederatzi domina, taldekako laugarren postu bat, Espainiako gutxieneko bat eta klubeko bi errekor Euskal Herriko txapelketan sarreran

Egun pasa Gamarran

Egun polita pasa zuten gure gaztetxoek Gamarran astelehenean. Denboraldiari amaiera emateko irteeran izan zen, giro onean ibili ziren eta gozatu ederra hartu zuten Izarraitzekoek.

Ondo pasa oporrak eta gogotsu itzuli datorren denboraldian!

Aupa Izarraitz!

Sin categoría atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Egun pasa Gamarran sarreran

Emaitza esanguratsuak alebinek Euskal Herriko Txapelketan

Asteburuan alebin mailako Euskal Herriko Txapelketa lehiatu zen Iruñeako Anaitasuna igerilekuan, eta Bizkaiko, Gipuzkoako, Arabako eta Nafarroako igerilarien artean Izarraitz Igeri Elkarteko 4 igerilari izan ziren: Aroa Azkue, Libe Donato de Lopez, Malen Ezama eta Maria Otaegi.

Iruñean izan soilik ez, irudi bikaina eman eta maila horretako txapelketetan egoteko balioa ere erakutsi zuten Izarraitzeko igerilariek. Lehiakor agertzeaz gain, 15 marka pertsonal eta 7 domina ere lortu zituzten. Zilarrezko 4 domina Malen Ezamak 50m bizkarren eta 100m eta 200m lau estiloetan eta Maria Otaegik 100m bular proban eta brontzezko 3 domina, hiruak erreleboetan, 4×200 eta 4×100 libre eta 4×100 lau estiloetan.

Txapelketa honekin eta lortutako emaitza esanguratsuekin alebinen denboraldia amaitutzat eman dute.

Zorionak neskak!

 

 

Euskal Herriko Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Emaitza esanguratsuak alebinek Euskal Herriko Txapelketan sarreran