Egun pasa Gamarran

Egun polita pasa zuten gure gaztetxoek Gamarran astelehenean. Denboraldiari amaiera emateko irteeran izan zen, giro onean ibili ziren eta gozatu ederra hartu zuten Izarraitzekoek.

Ondo pasa oporrak eta gogotsu itzuli datorren denboraldian!

Aupa Izarraitz!

Sin categoría atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Egun pasa Gamarran sarreran

Emaitza esanguratsuak alebinek Euskal Herriko Txapelketan

Asteburuan alebin mailako Euskal Herriko Txapelketa lehiatu zen Iruñeako Anaitasuna igerilekuan, eta Bizkaiko, Gipuzkoako, Arabako eta Nafarroako igerilarien artean Izarraitz Igeri Elkarteko 4 igerilari izan ziren: Aroa Azkue, Libe Donato de Lopez, Malen Ezama eta Maria Otaegi.

Iruñean izan soilik ez, irudi bikaina eman eta maila horretako txapelketetan egoteko balioa ere erakutsi zuten Izarraitzeko igerilariek. Lehiakor agertzeaz gain, 15 marka pertsonal eta 7 domina ere lortu zituzten. Zilarrezko 4 domina Malen Ezamak 50m bizkarren eta 100m eta 200m lau estiloetan eta Maria Otaegik 100m bular proban eta brontzezko 3 domina, hiruak erreleboetan, 4×200 eta 4×100 libre eta 4×100 lau estiloetan.

Txapelketa honekin eta lortutako emaitza esanguratsuekin alebinen denboraldia amaitutzat eman dute.

Zorionak neskak!

 

 

Euskal Herriko Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Emaitza esanguratsuak alebinek Euskal Herriko Txapelketan sarreran

Nesketan Gipuzkoako bigarrenak!

Asteburuan igeriketa festa izan dugu Azpeitian. Infantil, junior eta absolutu mailako Udako Gipuzkoako Txapelketa jokatu da bertan eta Izarraitzeko igerilari kementsuak bikain aritu dira beste behin. Podiumera igotzeko aukera izan dute burututako proba askotan, eta igo ez direnean ere oso gertu ibili dira. Gainera, Aroa Azkune eta Laia Elortzak, infantil mailako Udako Espainiako Txapelketetan parte hartzeko gutxienekoa lortu dute. Igerilari guztiek egindako lan bikainari esker, nesken taldekako sailkapenean bigarren postu ikaragarri bat eskuratu dute.
Bejondeizuela!
Segi lanean eta aupa Izarraitz!

Sin categoría atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Nesketan Gipuzkoako bigarrenak! sarreran

Gamarrara denboraldi bukaera ospatzera

Hurrengo astelehenean, ekainaren 26an,  Izarraitz Igeri Elkarteko gazteenek denboraldiari bukaera emango diote Gasteizko Gamarra igerilekuetara ibilaldia eginez.

Irteera 9etan izango da Azpeitiko igerileku aurrean. Buelta, aldiz, 17.30etan egingo dugu Gamarratik eta Azpeitin 18.30ak aldera izango gara.

Urtero bezala, ez ahaztu hamaiketakoa, bazkaria, toalla, bainujantzia, uretako txanoa, txankletak eta eguzkitako krema!! Eta batez ere ondo pasatzeko gogoekin etorri!

Sin categoría atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Gamarrara denboraldi bukaera ospatzera sarreran

Alebinen denboraldi bukaera Euskal Herriko Txapelketan

Astebukaera honetan, Euskal Herriko Alebin Txapelketa ospatuko da Iruñako Anaitasuna kiroldegian. Txapelketa 4 saiotan banatuta burutuko da, goizeko saioak 11etan hasiko dira eta arratsaldekoak 17etan.

Lehiaketa honetan gure taldeko 4 kidek parte hartuko dute. Aroa Azkue, Libe Donato de Lopez, Malen Ezama eta Maria Otaegi izango ditugu banakako zein errelebo probetan lehiatzen.

Banakako probei dagokionez, hauek igeri egingo dituzte:

  • Aroa Azkue: 100m eta 200m bizkar, 200m libre eta 100m lau estiloetan
  • Libe Donato de Lopez: 200m bizkar, 200m bular eta 200m eta 400m lau estiloetan.
  • Malen Ezama: 50m eta 100m bizkar eta 100m eta 200m lau estiloetan.
  • Maria Otaegi: 50m, 100m eta 200m bular.

Horrez gain, emakumezkoen 3 erreleboetan ere ordezkatuko gaituzte: 4×200 libre, 4×100 libre eta 4×100 lau estiloetan.

Ziur beraien onena emango dutela denboraldiari amaiera ona emateko.

Animo neskak!

 

Sin categoría atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Alebinen denboraldi bukaera Euskal Herriko Txapelketan sarreran

Gipuzkoako adinen arteko txapelketa borobila

Gipuzkoako adinen arteko txapleketa ospatu zen pasa den aste bukaeran zehar Oñatiko Zubikoa kiroldegian eta Izarraitzekoak txapelketa borobila egitea lortu zuten. 21 alebinekin bertaratu ginen Oñati: Iker Esteban, Mikel Ezama, Ane Artetxe, Leire Artetxe, Irati Artetxe, Maria Otaegi, Jone Sasieta, Malen Ezama, June Amenabar, Aroa Azkue, Libe Donato de Lopez, Lina Lahbib, Iraide Galdos, Ilazki Bikendi, Nora Etxeberria, Mara Garate, Intza Larrea, Inge Kabue, Leire Egiguren, Janis Altuna eta Nahikari Campos.

Podiumera igotzeko aukera izan zuten igerilari askok. Besteren bat ere 4. postuan geratu zen eta podiumera ez igotzeak amorrua eman bazien ere, indar horiek uretara eraman zituzten. Txapelketa bukaeran aldiz, poza ageri zen Izarraitz Igeri Elkarteko igerilari alebin guztien aurpegietan. Izan ere, guztien lanaren emaitzaren ondorioz emakumezkoen sailkapenean zein sailkapen bateratuan txapeldunorde izendatu ziren Izarraitzekoak.

Bejondeizuela! Zorionak eta aupa Izarraitz!

 

 

Gipuzkoako Txapelketak, Sin categoría atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Gipuzkoako adinen arteko txapelketa borobila sarreran

Gipuzkoako adinen arteko txapelketa

Asteburu honetan, ekainaren 17 eta 18an, Gipuzkoako adinen arteko txapelketa ospatuko da Oñatiko Zubikoa kiroldegian. Udako lehen txapelketa probintziala izango da eta bertan alebin mailakoek parte hartuko dute.

Txapelketa hau 3 saiotan banatuta jokatuko da. Larunbatean, goizean 10etatik eta arratsaldean 16.30etatik aurrera. Igandean, ordea, goizeko saio izango da soilik, hau ere, 10etan hasiko da.

21 igerilari alebin izango dira bertan eta bakoitzak, erreleboez gain, beraiek aukeratutako 4 proba igeri egingo dituzte. Astebukaera polita izango da Izarraitz Igeri Elkarteko gazteentzat, lagunartean igeriaz gozatzeaz gain beraien marka pertsonalak hobetzeko nahiarekin doaz Oñatira.

Zorte on guztioi! Aupa Izarraitz!

Gipuzkoako Txapelketak, Sin categoría atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Gipuzkoako adinen arteko txapelketa sarreran

Esperientzia bikaina masterrak Sevillan

Aste bukaeran zehar Sevillan ospatu zen ur irekietako espainiako txapelketan izan genituen masterrak esperientziaz gozatuta itzuli dira Azpeitiara. Giro eguzkitsua izan zuten lagun eta uraren tenperatura ere bero zegoen, 25º-tan. 3000 metroko proban lehiatu ziren eta lan ona egitea lortu zuten gureek, denbora eta postu onean amaitu zutelarik guztiek ere. Iker Olabarriak 45’28” (6. postua bere mailan), Javier Olanok 52’51” (10. postua bere mailan) eta Jon Larrañagak 54’56” (17. postua bere mailan) behar izan dituzte Guadalquivirko uretan hiru kilometroak osatzeko. Mikel Albizuri ere han izan zen,  kanpotik jarraitu behar izan zuen lasterketa azken orduko lesio baten ondorioz.

Zorionak eta eutsi horri ekipo!

Igerialdiak, Itsas Zeharkaldiak, Masterrak, Premasterrak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Esperientzia bikaina masterrak Sevillan sarreran

Txantxiku sarian beti gogotsu

Oñatiko Zubikoa kiroldegian Txantxiku Saria jokatu zuten atzo. Benjamin eta alebin mailetako igerilariak elkartu ziren bertan, tartean Azpeitiko ia 50 igerilari.

Txapelketa giro onean burutu zen. Izarraitzekoak gogotsu aritu ziren eta denboraldi bukaerara indarrarekin heldu zirela erakutsi zuten. Sari honetan adin eta proba bakoitzeko txapeldunak saritu zituzten. Izarraitzeko igerilariei dagokienez, jarraian txapeldunak:

  • Naike Azurmendi 2014ko 50 libre proban.
  • June Altuna 2013ko 50 bizkan proban.
  • Intza Iturzaeta 2013ko 50 bular proban.
  • Martin Agirrezabalaga 2012ko 100 bizkar proban.
  • Janis Altuna 2012ko 100 bizkar proban.
  • Ilazki Bikendi 2012ko 100 bular proban.
  • Julen Eizagirre 2012ko 100 libre proban.
  • Malen Ezama 2011ko 100 bizkar proban.
  • Manex Garate 2011ko 100 bular proban.
  • Maria Otaegi 2011ko 100 bular proban.

Horrez gain, Julen Eizagirre bere adineko igerilaririk onena gisa ere izendatu zuten.

Banan-banan lortutako emaitzez gain, taldekideek egindago lana ere saritu zen Txantxikun. Aurten, Izarraitz Igeri Elkarteak jaso du nesken sailkapenean talde onenaren saria.

Izarraitzeko gazteenek sariketa honekin amaitu dute denboraldia, alebinei, ordea, azken txanpan sartuta daude eta Gipuzkoa zein Euskal Herriko txapelketekin emango diote bukaera denboraldiari.

ZORIONAK NESKA-MUTILAK! AUPA IZARRAITZ!

Benjamin eta alebin maila, Sariak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Txantxiku sarian beti gogotsu sarreran

Izarraitzeko maila guztietako igerilariak lehian

Aste bukaera honetan, ekainaren 3 eta 4ean, Izarraitzeko igerilari guztiak izango ditugu lehian.

Batetik, Gran Prix zirkuituan sartuta dagoen VI. Gipuzkoako Open Saria ospatuko da Donostiako Paco Yoldi igerilekuan. Bertan taldeko infantil, junior eta absolutuak izango dira. 50m-ko igerilekuan lehiatuko dute eta udarako azken txapelketei begira hau ondo etorriko zaie distantzia horretako igerilekura egokitzeko hasteko. Txapelketa aste bukera osoan zehar ospatuko da. Goizeko saioak 9.30etan hasiko dira eta sailkapen probak igeri egingo dituzte. Arratsaldean aldiz, goizean ospatu diren proben finalak lehiatuko dira 16.30etatik aurrera.

Bestetik, alebin eta benjaminak igandean izango dute txapelketa goizeko 10etatik aurrera Oñatiko Zubikoa igerilekuan XXXIV. Txantxiku Saria ospatuko baita. 2014 eta 2015. urtean jaiotakoek 50m igeri egingo dituzte bakoitzak aukeratutako estiloan. Zaharragoek ostera 100m-tan lehiatuko dira, hauek ere aukeratutako estiloan. Gure igerilariek, txapelketa hau gustokoa dute sari bereziak izaten direlako. Beraz, ea Izarraitzekoek lan ona egiten duten eta sari ugarirekin bueltatzen diren Azpeitiara.

Zorte on ekipo!

 

 

Sariak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Izarraitzeko maila guztietako igerilariak lehian sarreran