TALDEKO GAZTETXOAK BIKAIN TOLOSAN

O

Pasa den zapatuan, taldeko txikienak Tolosan izan ziren Paco Sanchez sarian parte hartzen. Mailaren arabera, benjaminak 50 metrotako probak izan zituzten eta alebinak 100 metrotakoak. Tximeleta, bizkar, bular eta libreko probetan lehiatu zuten bakarka eta txapelketari bukaera emateko, erreleboko proba, 10 x 50 libre mistoan.

Gipuzkoako talde gehienak parte hartu zuten lehiaketan eta igerilari asko izanik, lehiaketa nahiko luzatu zen. Harmailak guraso eta lagunez bete beteak zeuden eta horrek zenbait igerilariri urduritasuna sortu zien.  

Izarraitz Igeri elkarteko igerilariek emaitza onak lortu zituzten. Urrezko sei domina, hiru zilarrezko eta hiru brontzezko dominekin etorri ziren Azpeitira. Dominarik lortu ez zutenek ere, oso gertu ibili ziren. Kontutan hartu behar dugu Gipuzkoako onenak zeudela Tolosako Txapelketan. Dominak lortu zutenak, honako hauek dira:

Tximeleta

Benjamin mutilak 50 metro tximeleta:

  • 2004. urtekoetan, Iker Aizpuru urrezko domina.

Benjamin neskak 50 metro tximeleta:

  • 2004. urtekoetan, Arantxa Sudupe urrezko domina.

Bizkar

Benjamin neskak 50 metro bizkar:

  • 2004. urtekoetan, Uxue Etxeberria urrezko domina.

Alebin mutilak 100 metro bizkar:

  • 2001. urtekoetan, Joanes Astigarraga urrezko domina.

Alebin neskak 100 metro bizkar:

  • 2002. urtekoetan, Maialen Sudupe urrezko domina.
  • 2001. urtekoetan, Nerea Berasategi brontzezko domina.

Bular

Alebin mutilak 100 metro bular:

  • 2001. urtekoetan, Iñaki Etxeberria brontzezko domina.

Libre

Benjamin mutilak 50 metro libre:

  • 2003. urtekoetan, Unai Elias zilarrezko domina.

Benjamin neskak 50 metro libre:

  • 2004. urtekoetan, Ilazki Odriozola zilarrezko domina eta Elena Otaegi brontzezkoa.

Alebin neskak 100 metro libre:

  • 2001. urtekoetan, Jone Goenaga urrezko domina
  • 2002. urtekoetan, Paula Urrestilla zilarrezko domina.

Beste behin Izarraitzeko gaztetxoek estilo desberdinetan ondo moldatzen direla erakutsi zuten eta nabarmen ikusten da, lehiaketaz lehiaketa hobeto eta azkarrago igeri egiten dutela.  Zorionak denei eta segi holaxe !!

Post hau Txapelketak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.