Sentsazio onarekin Castelló de la Planatik

Oihana-Ainhoa

Ainhoa Goenaga eta Oihana Goenaga sentsazio onarekin itzuli dira Castelló de la Planatik. Bertan, estatuko igerilari onenak izan dira aste bukaera honetan Espainiako Absolutuen neguko txapelketan. 507 igerilari zeuden inskribatuta eta horien artean Izarraitz Igeri Elkarteko Ainhoa eta Oihana Goenaga ahizpak. Biek, beraien maila azaldu dute eta gustura etorri dira, bertan izan den maila kontuan hartuta.

Denboraldi hasiera izateko, nahiko denbora onak lortu dituzte. Oihanak, 50 metro librean Euskadiko 14 urtekoen marka berria lortu du txapelketa honetan 27:49 denborarekin.

Mireia Belmonte, ospe handiko igerilariak, 1.500 metro libreko proban munduko errekor berria ezarri zuen, eta ziur, haren lehiaketa bertatik ikusteak, asko balioko die aurrera begira.

Orain, berriro, eguneroko entrenamenduak egitea tokatzen zaie hurrengo lehiaketak prestatzeko.

Eutsi gogor Ainhoa eta Oihana!

Advertisements
Post hau Espainiako txapelketak, Txapelketak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.