Izarraitz Igeri elkarteak eta Lagun Onak Txirrindulari taldeak bat egin dute ‘Gugandik hasita’ ekimenarekin

Uztarria.com webgunetik

Igerilari%20eta%20txirrindulari%20elkarteak%20gugandik%20hasita

Izarraitz Igeri elkarteak eta Lagun Onak Txirrindulari taldeak bat egin dute ‘Gugandik hasita’ ekimenarekin

Gugandik hasita ekimenaren baitan, Izarraitz Igeri Elkarteak eta Lagun Onak Txirrindulari Taldeak Udalarekin akordioa erdietsi dute, eta ekimenaren konpromisoari lotuta, Udalak abiaraziko dituen urratsekin batera, hainbat neurri hartuko dituzte kirol taldeok. Hemen akordioaren lau puntuak:

1.- Azpeitiko Udalak, konpromiso hau sinatzen duten herri eragileei, bilketarako bitarteko egokiak eskainiko dizkie. Horren baitan, hondakinak egoki sailkatzeko edukiontziak: marroia organikorako, horia ontzi arinentzat, urdina paperarentzat eta berdea errefusa biltzeko.
2.- Azpeitiko Udalak, eragileoi, bilketa egokia izan dadin euskarri komunikatiboak helaraziko dizkie: kartelak, diptikoak, hiztegiak, hondakinen bilketa modu eraginkorrean gauzatu dadin.
3.- Hau sinatzen duenak eta Azpeitiako Udalak hiru hilabetean behin bilera bat egingo dute gaiaren inguruko gertakariak, azken ordukoak eta, halakorik ezean, jarraipena egiteko.
4.- Eragileek euren bazkide, lankide edo taldekideen artean, taldeak Udalarekin harturiko konpromisoaren berri zuzena izango du eta gauzatzeko borondatea agertuko du.

Azpeitiko Udalak joan den maiatzeko Udalbatzan onartu zuen hondakinen bilketa egungo edukiontzien sistematik abiatuta egingo duela. Udalean ordezkatuta dauden hiru alderdien (Bildu, EAJ eta Hamaikabat) adostasunarekin hartu zen erabakia. Sistema berria ezartzerako orduan Udalak eragile eta herritarren elkarlana eta parte-hartzea bultzatuko zituela esan zuen orduan, eta Gugandik hasita ekimenaren barruan hainbat taldek eta eragilek hartu dute konpromisoa.

Post hau Albisteak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.