Emaitza bikainak Euskadiko Eskolarteko Txapelketan

Pasa den zapatuan, Gasteizko Mendizorrotzako Igerilekuan, Euskadiko Eskolarteko Kirol Jokoen igeriketako txapelketa jokatu zen. Gure taldeko lau igerilari, Iñaki Etxeberria, Joanes Astigarraga, Paula Urrestilla eta Maitane Goenaga, bertan izan ziren Gipuzkoako selekzioa ordezkatuz.

Aurreko astean bezala, bikain aritu ziren eskolarteko txapelketa guztian ere, eta bakarkako probetan, urrezko hiru domina eta zilarrezko domina bat lortu zuten. Erreleboetan berriz, beste hiru urrezko domina ekarri zituzten Azpeitira. Ia proba denetan, aurreko astean egin zituzten denborak jaistea lortu zuten, eta horrek erakusten digu, laurak, oso maila ona eman zutela Gasteizen.

Honako emaitzak lortu zituzten bakarkako probetan:

  • Maitane Goenagak: 200 metro estiloan (1. postua) eta 100 metro librean (1. postua).
  • Paula Urrestillak: 100 metro bizkarren (1.postua) eta 200 metro librean (2. postua).
  • Joanes Astigarragak: 200 metro bizkarren (6. postua) eta 100 metro bizkarren (10. postua).
  • Iñaki Etxeberriak: 100 metro bularren (5. postua).

Erreleboko probetan berriz:

  • Paula Urrestillak: 4×100 metro librean (1. postua) eta 4×100 metro estiloan (1. postua).
  • Maitane Goenagak: 4×100 metro librean (1. postua).

—-EMAITZAK

Uztaila bitartean, Paulak eta Maitanek, Espainiako Alebinen txapelketa prestatzen jarraitu beharko dute. Udako Alebinen Espainiako txapelketa, uztaileko bigarren astean ospatuko da, Badajoz-eko La Granadilla Igerilekuan.

Zorionak guztioi eta segi gogoz prestatzen !

IMG-20140524-WA0003 IMG-20140524-WA0013 IMG-20140524-WA0014 IMG-20140524-WA0002

 

Advertisements
Post hau Txapelketak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.