Richard Oribe VIII. Saria, Paco Yoldi igerilekuan

Richard Orib_1

Zapatuan, maiatzaren 31ean, Izarraitz Igeri Elkarteko infantil, junior eta absolutu mailako igerilariek Richard Oribe VIII. Saria izango dute, Donostiako Paco Yoldi Udal Igerilekuan, 10:00etan hasita.

Hauez gain, Espainiako Alebin mailako Txapelketarako gutxieneko denborak lortu dituzten igerilariek (Izarraitz Igeri Elkartetik Paula Urrestillak eta Maitane Goenagak) 50metrotako igerilekuan lehiatzeko aukera izan dezaten, zapatuko RICHARD ORIBE Sarian eta datorren ekainaren 2an ospatuko den 2. GIF SARIAn parte hartzeko aukera izango dute infantil, junior eta absolutuekin batera.

Azpeititik, hamar igerilari joango dira Donostiko lehiaketara eta honako hauek dira:

Ainhoa Goenaga (absolutua), Pablo Etxeberria (juniorra), Jon Aizpuru (infantila), Maialen Aizpuru (infantila), Eva Astigarraga (infantila), Aiora Beristain (infantila), Jone Goenaga (infantila), Nerea Berasategi (infantila), Paula Urrestilla (alebina) eta Maitane Goenaga (alebina).

Nobedade moduan aipatu behar da, Pablo Etxeberriak, bere osasun arazoetatik osatu eta gero, Richard Oribe Saria izango duela denboraldiko lehen lehiaketa.

Bestalde, Paco Yoldi igerilekuan ikusiko dugu bakoitzaren sasoi puntua. Udako txapelketak ari dira gerturatzen, izan ere, horiek dira igerilarien helburu nagusia.

Zorte on guztioi !

 

Post hau Sin categoría atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.