Ainhoa eta Oihana gustura egindako txapelketarekin

IMG-20141214-WA0006Ainhoa eta Oihana Omar Urbieta entrenatzailearekin

Ainhoa Goenaga eta Oihana Goenaga sentsazio onarekin itzuli dira Sabadelletik. Bertan, estatuko igerilari onenak izan dira aste bukaera honetan Espainiako Absolutuen neguko txapelketan. 638 igerilari zeuden inskribatuta eta horien artean Izarraitz Igeri Elkarteko Ainhoa eta Oihana Goenaga ahizpak. Biek, beraien maila azaldu dute eta gustura etorri dira, bertan izan den maila kontuan hartuta.

Denboraldi hasiera izateko, denbora onak lortu dituzte eta horrek, lanean gogor jarraitzeko indarrak emango dizkie.
Bien artean, sei probetan parte hartu dute eta, hiru marka pertsonal eta bi adineko Euskadiko errekor berriak lortu dituzte.

Ainhoa Goenaga (1997):
– 50 metro bizkar, 30:78 denbora, (bere markatik oso gertu).
– 200 metro bizkar, 2:19:70 denborarekin marka pertsonala.
– 100 metro bizkar, 1:04:71 denbora, (bere markatik oso gertu).

Oihana Goenaga (1999):
– 50 metro libre, 27:14 denborarekin marka pertsonala eta 15 urtekoen Euskadiko errekor berria.
– 100 metro libre, 58:55 denborarekin 15 urtekoen Euskadiko errekor berria.
– 400 metro libre, 4:23:48 denborarekin marka pertsonala.

Orain, berriro, eguneroko entrenamenduak egitea tokatzen zaie hurrengo lehiaketak prestatzeko.

Eutsi gogor Ainhoa eta Oihana!

Advertisements
Post hau Espainiako txapelketak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.