IZARRAITZEKO NESKAK GIPUZKOAKO KOPAN GARAILE

OLYMPUS DIGITAL CAMERA      OLYMPUS DIGITAL CAMERA zzzMG-20141221-WA0010Joan den asteburuan Zarauzko Aritzbatalde igerilekuan, egutegian gorriz margotuta genuen Gipuzkoako taldeen arteko kopa ospatu zen. Izarraitz Igeri Elkartetik 17 igerilarik (12 neska eta 5 mutilek) parte hartu zuten. Elkartean, aurtengo Gipuzkoako taldeen arteko kopari ilusioz eta itxaropentsu begiratzen genion. Gero igerilekuan, bai uretan, bai uretatik kanpo, taldeak ez digu hutsik egin. Talde modura lan egin dute, uretan gogor eta bikain eta begira zeuden taldekiedeek igerileku ertzetik gogoz animatzen. Horrela, lau jardunaldi ostean, Izarraitzeko neskek lehen postua lortu zuten, Tolosaldea eta Buruntzaldea taldeen aurretik.

Lehen jardunalditik lehen postuan mantentzea lortu zuten gure neskek. Maider Etxezabal, Naiara Perez, Ainhoa Goenaga, Oihana Goenaga, Maialen Aizpuru, Eva Astigarraga, Aiora Beristain, Jone Goenaga, Nerea Berasategi, Paula Urrestilla, Maialen Sudupe eta Maitane Goenaga izan dira taldea osatu duten igerilariak.

Mutilen taldeari dagokionez, berriz, helburuak bestelakoak ziren. Taldeko sailkapenean ez zuten aukerarik aurreko postuetan egiteko, igerilari kopuru txikia dutelako. Parte hartu zuten bost mutilen jarrera aipagarria da eta, entrenatzailea, gustura etorri zen ikusitakoarekin. Jon Irigoien, Pablo Etxeberria, Jon Aizpuru, Iñaki Etxeberria eta Joanes Astigarraga aritu ziren Izarraitz Igeri Elkartearen izenean.

Gure taldekideak lortutako emaitzarik esanguratsuenak:

  • 4 x 200 libre neskak, 1. postua.
  • 4 x 50 estilo neskak, 1. postua.
  • 4 x 50 libre neskak, 1. postua.
  • 4 x 100 libre neskak, 1. postua.
  • 4 x 100 estilo neskak, 3. postua.
  • 34 marka pertsonal.
  • Paula Urrestillak, 2 Espainiako Infantilen Txapelketarako minimak, (Neguko Txapelketarako 100 metro librean eta Udako Txapelketarako 400 metro librean).

Helduen taldeko entrenatzaile den Omar Urbietaren lana ezinbestekoa izan da emaitza hauek gauzatzeko.

Zorionak guztiei eta segi lanean!

 

Post hau Txapelketak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.