Azpeitiko hamazazpi igerilari izango dira Nazioarteko XXXII. Eguberri Txapelketan

EASO-torneo

Datorren astelehenean, abenduak 29, Nazioarteko XXXII. Eguberri Txapelketa-Foru Aldundia Sari Nagusia jokatuko da Donostian. Azpeititik hamazazpi igerilari joango dira parte hartzera eta proba hauetan lehiatuko dute:

  • Maider Etxezabal (1990): 100 bizkar eta 100 libre.
  • Naiara Perez (1992): 100 bular eta 200 estilo.
  • Pablo Etxeberria (1997): 100 tximeleta eta 200 estilo.
  • Ainhoa Goenaga (1997): 50 bizkar eta 100 bizkar. (EH selekzioa)
  • Jon Aizpuru (1998): 50 libre eta 50 bular.
  • Oihana Goenaga (1999): 50 libre eta 100 libre.  (EH selekzioa)
  • Maialen Aizpuru (2000): 100 bular eta 50 tximeleta.
  • Eva Astigarraga (2000): 100 bular eta 50 bular.
  • Aiora Beristain (2000): 50 libre eta 50 tximeleta.
  • Jone Goenaga (2001): 50 libre eta 100 libre.
  • Iñaki Etxeberria (2001): 50 libre eta 100 libre.
  • Joanes Astigarraga (2001): 50 libre eta 100 bizkar.
  • Paula Urrestilla (2002): 50 bizkar eta 50 libre.
  • Maialen Sudupe (2002): 50 bizkar eta 100 bizkar.
  • Maitane Goenaga (2002): 50 bular eta 100 libre.
  • Iker Aizpuru (2004): 50 libre. (Konporta Taldea)
  • Lander Uria (2006): 50 libre. (Konporta Taldea)

Hauetako bi gainera, Ainhoa Goenaga eta Oihana Goenaga, Euskal Selekzioaren deia jaso dute eta, Donostiko txapelketan, Euskal Herria ordezkatuko dute. Horrek erakusten digu, egunero, isilean, sakrifizio eta entrenamenduak egin ezkero, emaitzak eta horrelako dei pozgarriak iristen direla. Iker Aizpuru eta Lander Uria Izarraitzeko alebinak berriz, Konporta taldea ordezkatuko dute igeriketa egokitutako proban.

Goizean aurre-kanporaketako serieak jokatuko dira, 10:00etan hasita eta 18:00etan izango dira finalak. Txapelketa Donostiko Paco Yoldi igerilekuan jokatuko da eta bertara hurbilduko dira estatuko eta nazioarteko igerilari ospetsuenetariko batzuk.

Zorte on denoi !!

Advertisements
Post hau Txapelketak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.