Izarraitzeko gaztetxoak gero eta hobeto igerian

OLYMPUS DIGITAL CAMERAPasa den zapatuan, Izarraitzeko txikienak Legazpiko Bikuña igerilekuan izan ziren Kirol Zehaztasun Ligako bigarren jardunaldian parte hartzen. Izarraitzeko 20 igerilari joan ziren lehiaketara, eta gripeak zerikusia izan zuen eduki genituen baja mordoarekin. Gure igerilari txikiak ilusio handiz eta gogotsu joan arren, urduritasuna nabaritzen zitzaien proben aurretik.

Benjaminek, adinaren arabera, 50 metro libre edo 100 metro libre eta 6×25 bizkar errelebo mistoak izan zituzten.

Alebinek, bai neskek eta bai mutilek, 50 metro bizkar edo 100 metro bizkar probarekin hasi ziren. Bigarrengo proba berriz, 200 metro bular izan zuten neskek eta 200 metro libre mutilek. Alebinek 4×50 tximeleta errelebo proba ere izan zuten, bai neskek eta bai mutilek

Legazpin izandako jardunaldian, gure haurretako asko sailkapeneko lehen postuetan izan ziren, hala ere, estilo desberdinen arautegian eta igeri egiteko moduan, hobekuntzak egiten jarraitzen dute denek eta, dudarik gabe, hori da emaitzik garrantzitsuena.

Zorionak!

Advertisements
Post hau KZL atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.