Ezkerreko argazkian Lander Uria eta eskuinekoan Iker Aizpuru
Datorren asteburuan, urtarrilak 24 eta 25, Lander Uria (2001) eta Iker Aizpuru (2004) taldekideak Valladolid-en izango dira igeriketa egokituari dagokion “Gazteen Espainiako Txapelketan” parte hartzen. Txapelketa honetan Euskadiko Kirol Egokituko Selekzioarekin arituko dira.
Txapelketan proba hauetan lehiatuko dute:
- Landerrek 100 bizkar, 100 libre, 50 bizkar eta 50 libre froga indibidualetan hartuko du parte.
- Ikerrek berriz, 50 tximeleta, 50 bular, 100 libre eta 50 bizkar froga indibidualetan hartuko du parte. Horiez gain, 4×50 estilo errelebo mistoan ere lehiatuko da.
Zorte on eta disfrutatu!!