Izarraitzekoak ondo Castellonen

OLYMPUS DIGITAL CAMERAOihana Goenaga eta Eva Astigarraga igerilariak Castellonen izan dira asteburuan, Euskadiko selekzioarekin, infantil eta junior mailako Autonomia Erkidegoen arteko Espainiako Txapelketan parte hartzen.

Euskadiko selekzioa ordezkatzen Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako infantil eta junior mailako 38 igerilari izan ziren. Txapelketa honek, aukera paregabea ematen die beste taldeetako igerilariekin harremanak egiteko eta sendotzeko. Euskadik infantiletan eta juniorretan zazpigarren postua lortu zuen. Herrialde Katalanak, Madril eta Andaluziako selekzioak izan ziren podiumera igo zirenak.

Azpeitiko igerilariek, bakarkako probetan, honako postuak lortu zituzten:

– Oihana Goenagak, 50 metro librean 11. postua; 100 metro librean 4. postua; 200 metro librean 6. postua eta 400 librean 11. postua.

– Eva Astigarragak, 100 metro bularren 16. postua eta 200 metro bularren 14. postua.

Horiez gain, Oihanak, erreleboetan ere parte hartu zuen, 4×200 libre, 4×100 libre eta 4×100 estilo probetan.

Marka pertsonalik ez dute egin, baina hala ere, eta kontutan hartzen badugu sasoi honetan karga handiko entrenamenduan egiten ari direla, denbora txukunak lortu dituzte. Txapelketa honi esker, otsailaren 26tik martxoaren 1era, Cadizen izango den infantilen eta juniorren Neguko Espainiako txapelketan izango dituzten arerioak ikusi ahal izan dituzte. Oraindik lau aste dituzte sasoia hobetzeko, eta ziur gaude, saiatuko direla helburu hori lortzen.

Cadizeko txapelketa aurretik, Gipuzkoa eta Euskal Herriko txapelketak izango dituzte.
Gipuzkoako Neguko Txapelketa Tolosako Usabal igerilekuan izango dute datorren asteburuan.

Zorionak eta segi prestatzen!

Advertisements
Post hau Espainiako txapelketak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.