Hiru txapelketa aste bukaeran

OLYMPUS DIGITAL CAMERAAste bukaera honetan, Izarraitz igeri elkarteko kideek hiru txapelketetan hartuko dute parte, Tolosan, Legazpin eta Zarautzen.

Zapatu goizean eta igandean goiz eta arratsaldez, infantil, junior eta absolutuen Gipuzkoako Neguko Txapelketa izango da, Tolosako Usabal igerilekuan. Goizeko jardunaldiak 9:30ean hasiko dira eta arratsaldekoa, aldiz, 17:00etan.

Gure taldeko 11 igerilari (bi mutil eta bederatzi neska) izango dira lehian eta proba hauetan hartuko dute parte:

• Oihana Goenaga: 100 libre, 50 bizkar, 200 estilo eta 50 libre.
• Maialen Aizpuru: 100 libre, 50 bizkar, 50 libre eta 200 bizkar.
• Eva Astigarraga: 200 bular, 100 estilo, 50 bular eta 100 bular.
• Aiora Beristain: 100 libre, 50 tximeleta, 200 libre eta 50 libre.
• Jone Goenaga: 100 libre, 100 estilo, 100 bizkar eta 50 libre.
• Iñaki Etxeberria: 100 libre, 100 estilo, 200 estilo eta 50 libre.
• Joanes Astigarraga: 50 bizkar, 100 bizkar, 50 libre eta 200 bizkar.
• Nerea Berasategi: 100 libre, 200 estilo, 50 tximeleta eta 100 tximeleta.
• Paula Urrestilla: 100 libre, 400 libre, 100 bizkar eta 200 libre.
• Maialen Sudupe: 100 libre, 200 estilo, 100 bizkar eta 50 libre.
• Maitane Goenaga: 100 libre, 50 bizkar, 100 bizkar eta 50 libre.

Txapelketa hau neguko lehen txapelketa garrantzitsua dute igerilariek, eta gure helburu nagusia ez izan arren, lan ona egingo dutela ziur gaude.

ZERRENDAK

Bigarren hitzordua, Legazpiko Bikuña Igerilekuan izango da, Gipuzkoako Neguko VII. Saria jokatuko da eta. Txapelketa zapatuan izango da. Bi jardunalditan banatu dute: goizekoa 10:00etan hasiko da eta arratsaldekoa, berriz, 17:00etan.

Izarraitz Igeri Elkarko Lander Uria izango da bertan, Konporta taldea ordezkatuz. Landerrek, proba hauetan hartuko du parte:

– 50 metro bular eta 100 metro libre.

ZERRENDAK

Hirugarren zita, hauek ere zapatuan, taldeko masterrek izango dute Zarauzko Aritzbatalde Udal kiroldegian. V. Open Master Zarautz Saria ere, bi jardunaldietan jokatuko da. Goizeko jardunaldia 10:00etan hasiko da eta arratsaldekoa, berriz, 17:00etan.

Izarraitz Igeri Elkarteko 9 igerilarik (4 emakumezko eta 5 gizonezko) hartuko dute parte.

ZERRENDAK

Zorte on guztioi eta egurre!!

Advertisements
Post hau Igeriketa egokitua, Masterrak, Txapelketak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.