Izarraitzeko masterrek sasoi betean

10960103_797818020315308_8642818150724766451_o

10926291_797818003648643_9191143624499295012_oIgeriketako V. Open Master Zarautz saria izan zen zapatuan, eta bertan Izarraitz Igeri Elkarteko zortzi igerilari hauek izan genituen parte hartzen: Rafa Zubeldia (72), Leire Ceciaga (74), Julen Agirrezabalaga (79), Garikoitz Uzkudun (80), Eider Orbegozo (83), Aitzol Agirregomezkorta (87), Maider Etxezabal (90) eta Naiara Perez (92).

Saria bi jardunalditan banatuta jokatu zen; goizeko saioa eta arratsaldekoa, hain zuzen ere. Izarraitz Igeri Elkarteko zortzi igerilarik eskualdeko igerilari onenekin aritu ziren lehian. Bertan, itsas zeharkaldietan aurreko muturrean ibiltzen diren Goñi anaiak eta Jaime Caballero lehiatu ziren. Horiez gain, adin tarte guztietako igerilariak ikusteko aukera izan genuen.

Izarraitz Igeri Elkarteko igerilariek estilo guztietako probetan parte hartu eta sasoi betean daudela erakutsi zuten. Emaitzei dagokionez, denetariko sentipenak egon ziren gure igerilarien artean. Batzuk oso gustura gelditu ziren egindakoarekin eta beste batzuk, berriz, ez ziren hain gustura gelditu.

Master igerilariek eguna positiboki baloratu zuten. Batez ere, beraien arteko giro aparta azpimarratu zuten eta orokorrean egun polita pasa zutela aipatu zuten. Txapelketan parte hartu zuten igerilariek beldurrak alde batera utzi eta horrelako txapelketetan parte hartzeko deia egin diete elkarteko gainerako masterei, guztiek ondo egiten dutelako igerian.

Zorionak guztio!

Advertisements
Post hau Masterrak, Txapelketak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.