Emaitza oso onak Tolosan

10861017_798490710248039_6181587851153700027_oPasa den asteburuan ziren jokatzekoak Gipuzkoako Neguko Txapelketa (Tolosan) eta Gipuzkoako Saria (Legazpin), baina eguraldi tarteko bertan behera geratu ziren Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Federazioaren erabakiz. Hala ere, Euskal Herriko eta Espainiako Txapelketetarako gutxieneko denborak lortzeko asmoa zuten igerilariei aukera ez kentzeko “denbora hartze” bezala ezagutzen den proba egin zuten Tolosan, federazioaren lizentzia zuten igerilariek.

Izarraitz Igeri Elkartetik hamar igerilari joan ziren Tolosako Usabal igerilekura: Oihana Goenaga, Eva Astigarraga, Aiora Beristain juniorrak eta, Jone Goenaga, Iñaki Etxeberria, Joanes Astigarraga, Nerea Berasategi, Paula Urrestilla, Maialen Sudupe eta Maitane Goenaga infantilak.

Juniorrak Neguko Espainiako Txapelketa ari dira prestatzen eta, nahiz eta asteburuko lehiaketa ez izan helburua, maila ona erakutsi zuten.

Infantilek, berriz, aurrez prestatutako lehiaketa zuten zapatukoa eta ez zuten hutsik egin.

Orokorrean emaitza oso onak lortu zituzten. Marka pertsonalak eskuratu zituzten ia guztiek eta lorpen esanguratsuenak Espainiako txapelketarako gutxienekoak izan ziren.

Hona hemen Espainiako gutxieneko berriak:

– Paula Urrestillak bi gutxieneko berri neguko eta udako Espainiako txapelketetarako (100 metro bizkar eta 200 metro libre).

– Maitane Goenagak gutxieneko bat neguko eta udako Espainiako txapelketetarako (100 metro libre) eta beste bat udako txapelketarako (50 metro libre).

– Maialen Sudupek gutxieneko bat udako Espainiako txapelketarako (200 metro estilo).

– Infantil neskek gutxieneko bat lortu zuten neguko eta udako Espainiako txapelketetarako (4 x 100 metro libre erreleboetan).

Ia atseden hartzeko danborarik gabe, datorren asteburuan Neguko Euskal Herriko Txapelketak izango dituzte gure igerilariek. Junior eta absolutuek Iruñako Amaya igerilekuan eta infantilek, berriz, Irungo Azken Portu igerilekuan.

Zorionak eta segi gogor prestatzen!

Advertisements
Post hau Txapelketak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.