Izarraitzeko igerilariek lau hitzordu dituzte asteburuan

10914911_798489963581447_8323670661390763014_oAste bukaera honetan, Izarraitz Igeri Elkarteko kideek lau txapelketetan hartuko dute parte, Iruñean, Irunen eta Donostian (Altzan eta Benta Berrin).

1.- Neguko Euskal Herriko Junior eta Absolutuen Txapelketa (Iruña)

Zapatuan eta igandean, junior eta absolutu mailako igerilariek, Neguko Euskal Herriko Txapelketa izango dute. Txapelketa Iruñean (Amaya igerilekuan) izango da, lau jardunaldietan banatuta.  Azpeititik zazpi igerilari joango dira Iruñeara eta honako probetan lehiatuko dira:

  • Ainhoa Goenaga: 50 metro bizkar eta 200 metro bizkar.
  • Pablo Etxeberria: 200 metro bizkar, 100 metro libre eta 50 metro bizkar.
  • Jon Aizpuru: 50 metro libre, 100 metro libre, 400 metro libre eta 200 metro libre.
  • Oihana Goenaga: 100 metro libre, 50 metro bizkar, 100 metro tximeleta eta 50 metro libre.
  • Maialen Aizpuru: 50 metro bizkar eta 200 metro bizkar.
  • Eva Astigarraga: 200 metro bular, 50 metro bular eta 100 metro bular.
  • Aiora Beristain: 100 metro libre, 50 metro bizkar, 50 metro libre eta 50 metro tximeleta.

NEGUKO EH-ko JUNIOR ETA ABSOLUTUEN TXAPELKETA. ZERRENDAK

SERIEAK

2.- Neguko Euskal Herriko Infantilen Txapelketa (Irun)

Zapatuan eta igandean baita ere, infantil mailako igerilariek, Neguko Euskal Herriko Txapelketa izango dute. Txapelketa Irunen (Azken Portu igerilekuan) izango da, lau jardunaldietan banatuta.  Azpeititik bost igerilari joango dira Irunera eta honako probetan lehiatuko dira:

  • Jone Goenaga: 100 metro libre, 50 metro libre eta 200 metro libre.
  • Nerea Berasategi: 100 metro libre, 100 metro tximeleta eta 200 metro libre.
  • Paula Urrestilla: 50 metro libre, 200 metro libre eta 200 metro estilo.
  • Maialen Sudupe: 100 metro libre, 200 metro bizkar eta 200 metro libre.
  • Maitane Goenaga: 100 metro estilo, 200 metro libre eta 50 metro libre.

NEGUKO EH-ko INFANTILEN TXAPELKETA. ZERRENDAK

SERIEAK

3.- Igeriketa Egokituko Gipuzkoako Txapelketa Opena (Donostian)

Donostiko Altza Kiroldegian, Igeriketa Egokituko Gipuzkoako Txapelketa jokatuko da, eta zapatuan izango dira probak. Izarraitz Igeri Elkarko Ander Idoeta, Lande Uria eta Iker Aizpuru  izango dira bertan, Konporta K.E. ordezkatuz. Hirukoteak, proba hauetan hartuko dute parte:

  • Ander Idoeta: 50 metro libre, 50 metro bizkar eta 50 metro tximeleta.
  • Lander Uria: 50 metro bizkar, 100 metro libre eta 100 metro bizkar.
  • Iker Aizpuru: 50 metro libre, 200 metro estilo eta 100 metro bular.

DEIALDIA ETA PROBAK

Bestalde, Iruñean jokatuko den Neguko Euskal Herriko Txapelketan, igandean igeriketa egokituko probak ere izango dira eta, Iker Aizpuruk parte hartuko du proba hauetan:

  • 50 metro libre, 100 metro libre, 200 metro libre eta 50 metro bizkar.

IRUÑARA DEIALDIA ETA PROBAK

4.- I. Master Kairoscore

 Zapatuan, otsailak 14, Donostiko Benta Berri Kiroldegian, I. Master Kairoscore jokatuko da. Lehiaketa arratsaldeko 16:00tan hasiko da eta Izarraitz Igeri Elkarteko Naiara Perez izango da bertan.  Naiara, 1500 metro libreko proban lehiatuko du.

I. OPEN MASTER KAIROSCORE. ZERRENDAK

Zorte on guztioi eta egurre!

Advertisements
Post hau Euskal Herriko Txapelketak, Igeriketa egokitua, Txapelketak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.