Emaitza onak Azkoitin (4. KZL)

IMG_0219Zapatuan, martxoak 28, Izarraitz Igeri Elkarteko benjaminak eta alebinak Azkoitiko igerilekuan izan ziren, Kirol Zehaztasun Ligako laugarren jardunaldian. Proban, Izarraitzeko 27 igerilarik hartu zuten parte.

Benjaminek, bakarkako proba banatan igeri egin zuten eta alebinek, berriz, bitan. Horiez gain, erreleboko probak ere izan zituzten.

Lehen urteko benjaminek 25 metro tximeleta proban lehiatu ziren, eta bigarrengo urtekoek, berriz, 50 metro tximeletan. Gaztetxo horientzat, tximeleta izango da probarik zailena ziurrenik, eta hala ere, Izarraitzeko txikienak oso ondo moldatu ziren estilo honetan.

Alebinak 200 metro edo 400 metro libre, 100 metro edo 200 metro estilo eta 50 metro tximeleta estiloak landu zituzten eta, ondo moldatu ziren guztiek. 400 metro libre probarako beldur ziren arren, lehen aldiz lehiatzen zuten distantzia bai zen, gure igerilariek oso ondo bukatzea lortu zuten.

Erreleboko probetan 6×25 bular mistoetan aritu ziren benjaminak eta alebinak, berriz, 4×50 estiloetan. Proba horietan ere, oso ondo moldatu ziren Izarraitzekoak..

Orokorrean, emaitza onak izan zituzten Azkoitian. Zorionak Azkoitira joan ziren guztiei, denak izan baitziren egiten ari diren hobekuntza erakusteko gai.

Advertisements
Post hau KZL atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.