Lau azpeitiarrek Gibraltarreko itsasartea zeharkatu nahi dute asteburuan

Travesias varias nataci—n.Asteburu honetan, Rafa Zubeldia (Izarraitz I.E.ko masterra), Mikel Mangas, Alex Epelde eta Imanol Badiola Izarraitz I.E.ko igerilari ohiak Gibraltarreko itsasartea zeharkatu nahi dute.

Tarifatik abiatuko dira, baina ez dakite zehatz-mehatz non helmugaratuko diren. Korronteek eragin handia izaten du eta, edozein tokitan eta edozein modutan izanda ere, helburua Marokora iristea da. Hori dute erronka.

Nahiz eta itsasarteak lerro zuzenean 15 kilometro izan, ibilbidea 18 eta 21 kilometro artekoa izango dela aurreikusten dute igerilariek.

Gibraltarreko itsasartea ezin da norbere kabuz zeharkatu igerian. Horretarako bereziki arduratzen den ACNEG elkartearen ardurapean egin behar da.

Antolakuntzak zehaztuko die zein egunetan itsasoratuko diren itsasartea zeharkatzera, baldintza klimatologikoen baitan egongo baita azken erabakia. Laukoteari, Maiatzaren 1ean izatea gustatuko litzaioke.

Zorte on eta disfrutatu esperientziaz!

Advertisements
Post hau Itsas Zeharkaldiak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.