Azpeitiko igerilariek lortu zuten Gibraltarreko itsasartea zeharkatzea

11057906_852231658207277_3244798990595692540_oPasa den ostiralean, maiatzaren 1ean, egutegian gorriz margotuta zeukaten egunean hain zuzen ere, Rafa Zubeldiak (Izarraitzeko masterra), Mikel Mangasek, Alex Epeldek eta Imanol Badiola Izarraitz Igeri Elkarteko igerilari ohiak Gibraltarreko itsasartea zeharkatzea lortu zuten.

Ostiral goizean, ACNEG (Asociación de Cruce a Nado del Estrecho de Gibraltar) elkartekoek jakinarazi zuten itsasoko balditzak ez zirela onak eta saiakera bertan behera utzi bazuten ere, gosaltzen ari zirela elkartekoen abisua jaso zuen laukoteak egoera aldatu egin zela eta zeharkaldia egiteko baimena zutela esanaz.

Tarifatik hasi zuten zeharkaldia 10:23ean, ACNEG elkarteko laguntzaileekin batera. Txalupa eta beste zodiak batean joaten dira elkarteko kideak, ibilbidea markatzeko, jan-edana emateko eta segurtasuna bermatzeko. Igerialdia neoprenozko jantziarekin egin zuten, uraren tenperatura 16 gradukoa zen eta. Hiru ordu eta 31 minututara (13:54ean), Marokoko Punta Ciresera iristea lortu zuten.

Hamaika ordu sartu dituzte prestaketa lanetan errealitate bihurtzeko ametsa zena.

Zorionak laukote!

11193244_852231768207266_5092996925976293689_n

                                                         Itsaso erdian janten eta edaten.

14674_852231748207268_6714027752548602446_n                                            Atzean ikus daiteke Gibraltarreko peñoia 

11173404_852231851540591_7535065632178858801_n                                                             Punta Cires (Maroko).

Advertisements
Post hau Albisteak, Itsas Zeharkaldiak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.