Emaitza bikainak Euskadiko Eskolarteko Txapelketan

11148770_868395533257556_5595920756801026378_nPasa den zapatuan Euskadiko Eskolarteko Kirol Jokoen igeriketako txapelketa jokatu zen, Donostiko Altzako igerilekuan. Gure taldeko hiru igerilari izan ziren bertan, Gipuzkoako selekzioa ordezkatuz; Iñaki Etxeberria, Joanes Astigarraga eta Lander Uria.
Aurreko astean bezala, bikain aritu ziren eskolarteko txapelketa guztian ere, eta bakarkako probetan, urrezko domina bat, zilarrezko bi domina eta brontzezko beste bat lortu zuten. Ia proba denetan aurreko astean egin zituzten denborak jaistea lortu zuten, eta horrek erakusten digu hirurek oso maila ona eman zutela Donostian.

Honako emaitzak lortu zituzten bakarkako probetan:

  • Iñaki Etxeberriak: 100 metro librean (1. postua) eta 100 metro tximeletan (2. postua).
  • Joanes Astigarragak: 200 metro bizkarren (2. postua) eta 100 metro bizkarren (3. postua).
  • Lander Uriak: 50 metro bizkarren (4. postua) eta 50 metro librean (6. postua).

Zorionak guztioi!

Advertisements
Post hau Euskal Herriko Txapelketak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.