Zapatuan, ekainak 6, XXIX. Txantxiku Saria jokatuko da Oñatiko Zubikoa igerilekuan. Bertan, gure taldeko alebinek eta benjaminek hartuko dute parte. Entrenatzaileak egunotan ari dira jakinarazten bertara joan behar duten igerilariei.
Txantxiku Saria denboraldiko azken lehiaketa izaten dute gure zonaldeko alebinek eta benjaminek.
Autobusa 13:30ean abiatuko da igerileku aurretik. Beraz, ordurako azaltzea eskatzen dugu. Beroketak 14:30ean hasiko dira, eta txapelketa, 15:30ean.
Zorte on denei!