Izarraitzeko igerilariek bi hitzordu dituzte asteburuan

Aste bukaera honetan, Izarraitz Igeri Elkarteko kideek bi txapelketatan hartuko dute parte, Galdakaon eta Deban.

Zapatuan eta igandean, infantil igerilariek Euskal Herriko Udako Txapelketa izango dute. Txapelketa, Galdakaoko Urreta igerilekuan izango da. Goizeko jardunaldiak 10:00etan hasiko dira eta arratsaldekoak, aldiz, 17:00etan. Azpeititik zazpi igerilari joango dira Galdakaora eta honako hauek dira; Jone Goenaga, Iñaki Etxeberria, Joanes Astigarraga, Nerea Berasategi, Paula Urrestilla, Maialen Sudupe eta Maitane Goenaga.

Bigarren hitzordua, Debako hondartzan izango da zapatuan, eta bertan ospatuko da VIII. Debako Itxasmila igerialdia. Antolatzaileek lau probetan banatu dute txapelketa: 16:00etan 11 urtetik beherakoentzat 100 metroko proba; 16:15etan, 11-14 urte artekoak eta 500 metrotako igeriladia eta 17:00etan, helduak 1.850 metrotako distantzia egingo dute edo bigarren aukera 3.700 metrotako ibilbidea (bi itzuli).

Zorte on guztioi!

Post hau Euskal Herriko Txapelketak, Igerialdiak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.