Asteburu borobila gure igerilarientzat

11403447_890819527681823_7184744763480332720_nZapatuan eta igandean, Euskal Herriko Udako Infantilen Txapelketa jokatu zen Galdakaoko Urreta igerilekuan.

Galdakaoko txapelketan, Jone Goenaga, Iñaki Etxeberria, Joanes Astigarraga, Nerea Berasategi, Paula Urrestilla, Maialen Sudupe eta Maitane Goenaga izan ziren gure ordezkariak.

Denboraldiko azken aurreko zita garrantzitsuena zuten eta izugarrizko emaitzak lortuta etorri ziren gure igerilariak. Bakarkako probetan, zortzi urrezko domina, zilarrezko hiru eta brontzezko beste hiru lortu zituzten. Horiez gain, infantil neskek, 4×100 libre eta 4×200 libre probetan brontzezko dominak eskuratu zituzten. Iñaki Etxeberriak berriz, Espainiako txapelketan parte hartzeko bere lehenengo gutxiengoa lortu zuen 100 metro librean. Maialen Sudupek gutxiengo berri bat lortu zuen 400 metro estiloan.

Txapelketa bukatu ondoren eta taldeko sariak ematerakoan, sorpresa handiz baina gustura jakin genuen gure infantil neskak lehen postua lortu zutela. Kontuan hartu behar dugu, bost partaide bakarrik genituela eta horrek erakusten digu, ze txapelketa borobil burutu zuen gure talde txikiak.

Hurrengo sariketa Espainiako Txapelketa izango dute. Oraindik egun batzuk dituzte prestaketekin jarraitzeko, eta asteburuko emaitzak ikusita, itxaropentsu egoteko arrazoiak dauzkagu.

– – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – –

  VIII. Debako Itsasmila- 2Itsasmila Igeri-Zeharkaldia

11403263_889772437786532_6805520921200951575_n         11537169_889753794455063_1182902087134212458_o11212730_889753777788398_4146244452169482862_oBestalde, zapatuan, VIII. Debako Itsasmila- 2Itsasmila Igeri-Zeharkaldia jokatu zen. Izarraitz Igeri Elkarteko benjamin, alebin, junior eta master taldeko partaideak hartu zuten parte. Horiez gain, federatu gabeko hainbat azpeitiar ere lehiatu ziren.

Olatu harroen artean egin behar izan zuten igerian Debako proba horretan, eta irabazlea mila bateko proban gure taldeko Pablo Etxeberria izan zen. Leire Ceciagak, hirugarren postua lortu zuen bi milako proban. Oso emaitza onak dira, itsasoaren egoera kontuan hartzen badugu eta parte-hartzea handia izan zela jakinda.

Aurretik, txikiak lehiatu ziren eta, maila horietan ere ordezkariak izan genituen. Ia gehienak horrelako proba batean parte hartzen lehen aldia zuten arren, ondo moldatu ziren.

Zorionak guztioi!

Advertisements
Post hau Euskal Herriko Txapelketak, Igerialdiak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.