Aste bukaera honetan bi txapelketatan hartuko dute parte Izarraitz Igeri Elkarteko kideek; A Coruñan (Galizian) eta Ondarroan.
Asteburuan, alebin igerilariek Espainiako Txapelketa izaten ari dira. Txapelketa, A Coruñako Casa del agua igerilekuan ari da ospatzen. Azpeititik Iñaki Etxeberriak parte hartuko du zapatuan 100 metro librean.
Bigarren hitzordua, Ondarroako hondartzan izango da zapatuan, bertan izango baita Ondarroako XXX. igeri itsas-lasterketa. Antolatzaileek bi probetan banatu dute txapelketa: 10:30etan infantilak eta hauek bukau bezain laster helduak.
Infantilak 600 metroko proba izango dute eta helduak berriz, 1600 metrotako zeharkardia.
Zorte on guztioi!