Joan berri den astean, Espainiako Alebinen Txapelketa jokatu da A Coruñako (Galizia) Casa De Agua igerilekuan. Izarraitz Igeri Elkarteko Iñaki Etxeberriak denboraldian zehar lortu zuen txapelketa horretan parte hartzeko beharrezkoa zen gutxiengoa eta, Aitzol Agirregomezkorta entrenatzailearekin batera, A Coruñan izan dira.
A Coruñako txapelketan izugarrizko markak ikusteko aukera izan dugu, parte hartzaileak gaztetxoak izan arren. Iñakik parte hartu zuen 100 metro libreko proban eta aurreko marka hobetzea lortu zuen (1:00:07).
Izarraitzekoen helburu nagusiak ziren Espainia mailako txapelketak ezagutzea eta ondo pasatzea. Helburuak lortu dituela uste dugu, hurrengo denboraldian gogorrago eta gogo gehiagorekin entrenatzako asmoarekin etorri baita.
Orain oporrak hartu ditu beste denek bezala. Zorionak taldeko gaztetxo guztioi egin duzuen aurrerapenagatik eta irailean ikusiko dugu elkar!
Ondo pasatu oporrak!