Uztailaren 17an, entrenamenduen amaieran egindako zozketan zenbaki hau izan zen saritua; 10.954. Zenbaki sarituaren jabea, Arantxa Ezkurdia Urrestildarra izan da.
Gaur, asteazkena, jaso du saria Halcon Bidaiaken bulegoan; Kanariar Uharteetara bi lagunentzako astebeteko bidaia irabazi du Arantxa Ezkurdiak, eta Maite Lazkano Azpeitiko Halcon Bidaiak-eko arduradunaren eta Maider Aizpurua Izarraitzeko entrenatzailearen eskutik jaso du saria.
Zorionak Arantxa eta mila esker zozketan parte hartu duzuen guztioi.