Harrera Oihanari eta denboraldi bukaerako afaria

Azpeitiko Udalak harrera egin zion zapatuan, uztailak 18, Oihana Goenaga igerilariari, aurreko asteburuan junior mailako Espainiako Txapelketan urrezko domina irabazi eta gero 200 metro libre proban. Horrela, Estitxu Elduaien Kirol batzordeburuak irabazleen txapela jantzi zion Oihanari eta zorionak eman Azpeitiko herriaren izenean. Jarraian, Oihana Goenagak eskerrak eman zien Udalari, Izarraitz Elkarteari, entrenatzaileei, lagunei eta familiari. 

Ondoren, Ongi Etorri jatetxean, denboraldi amaierako afaria ospatu genuen. Bertan, taldeko entrenatzaileei egiten duten lana eskertuz, lora sorta bana eman zitzaien. Baita ere aurtengo denboraldian Espainiako txapelketetan urrezko domina lortu duten Oihana Goenaga eta Iker Aizpururi aurreskua dantzatu ondoren, oroigarriak eman zitzaizkien.

Zorionak, denak zarete txapeldun!

Post hau Albisteak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.