Itsas zeharkaldien denboraldia bukatzear dagoen honetan, datorren astelehenean, irailak 14, hasiko dira gure igerilariak 2015-2016 denboraldia prestatzeko lanetan igerilekuan. Denboraldi berria, erronka eta aldi berean ilusioz betetakoa izango da Izarraitz Igeri Elkartearentzat.
Datozen egunetan ordutegiak eta xehetasunak jakinaraziko ditugu.
Ekintzaz beteta hasiko du Izarraitz Igeri Elkarteak denboraldia, hauek aurreikusten dira:
- Irailak 19:
Lehen Hezkuntzako 3, 4, 5 eta 6. mailako ikasleek igeri-topaketa izango dute Azpeitiko Igerilekuan. Uretako jolas ezberdinak egiteko aukera izango dute gure taldeko ordezkarien gidaritzapean. Ikasleak ondo pasatzea eta aldi berean igeriketarako zaletasuna bultzatzea izango dira gure helburuak.
- Urriak 3:
Izarraitz Igeri Elkartearen 30. urteurrena.
Bestalde, Izarraitz Igeri Elkarteak, datorren denboraldian, 2009. urtean eta aurretik jaiotako haurrak taldean parte hartzera gonbidatu nahi ditu.
ANIMA ZAITEZ!