Zapatuan, III. Salome Campos Igerialdia ospatu zen Bermeoko portuan . Izarraitz Igeri Elkartetik sei igerilari joan ziren lehiaketa horretara, Maialen Sudupe eta Alazne Sudupe infantilak eta, Iñaki Etxeberria, Edu Sudupe, Rafa Zubeldia eta Leire Ceciaga absolutuek.
Maialen Sudupek infantil mailan eta 500 metrotako igerialdian bigarrengo postua lortu zuen eta Alazne Sudupek berriz, 17. postuan helmugaratzea lortu zuen.
Absolutuetan berriz eta 5000 metrotako frogan, Leire Ceciaga laugarrengo postuan iritsi zen emakumezkoen artean eta 1. postua master mailan. Gizonezkoetan, Rafa Zubeldiak 12. postuan iritsi zen helmugara eta master mailan, 3. postua eskuratu zuen. Iñaki Etxeberriak berriz, 22. postuan sartu zen helmugan eta master plus mailan 3. postua lortu zuen. Edu Sudupe 1500 metrotako proban aritu zen eta 49. postua lortu zuen. Emaitza bikainak zapatukoak Izarraitz Igeri Elkarteakoarentzat.
Antolakuntza bikaina eta iazko laburpenean aipatu genuen bezala, Salome Campos Igerialdiak ospe handia hartzen ari da Euskal Herriko itsas zeharkaldien artean.
Zorionak seikote!