72. Kontxa Badiako itsas igerialdia

Zapatuan, irailaren 12an, Gipuzkoako Distantzia Luzeko XV. Ligako azkeneko itsas zeharkaldia izango da Donostian. Easo Igeri Elkarteak antolatuta, Donostiako Klub Nautikoko eskaileratan izango du irteera eta helmuga puntua Kontxako Badiako 72. Igerialdiak.

11:00etan infantilen kategoriakoei irteera emango zaio. Infantilen ibilbidea 0,4 itsas milakoa izango da (740 metro inguru). Helduen probak berriz, 11:45etan emakumezkoen kategoria absolutuari hasiera emango zaio eta 15 minutu beranduago gizonezkoena. Hauen ibilbidea 1,2 itsas miliakoa izango da (2.220 metro inguru).

Izarraitz Igeri Elkarteko hamabi igerilari absolutu (Maialen Aizpuru, Nagore Alberdi, Juan Karlos Arellano, Eva Astigarraga, Leire Ceciaga, Aizpea Etxeberria, Oihana Goenaga, Nerea Illarramendi, Omar Urbieta, Rafa Zubeldia, Aiora Beristain eta Edu Sudupe) eta sei igerilari infantil (Iker Aizpuru, Nerea Berasategi, Uxue Etxeberria, Ilazki Odriozola, Maialen Sudupe eta Alazne Sudupe) bertan izango dira. Horiez gain, badira zeharkaldian izena emanda dauden beste azpeitiar batzuk.

Gipuzkoako Distantzia Luzeko Ligako sailkapen orokorretan, Izarraitz taldeko bi igerilarik ziurtatuta dute podiuma; Maialen Sudupe (Infantil mailan) eta Leire Ceciaga (Master mailan).

Zorte on guztioi!

Post hau Igerilariak, Itsas Zeharkaldiak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.