Bi podium Kontxako Badiako 72. igerialdian

11216726_930478617049247_4606962238786962555_nZapatuan, irailaren 12an, Gipuzkoako Distantzia Luzeko XV. Ligako azkeneko itsas zeharkaldia jokatu zen Donostian. Easo Igeri Elkarteak antolatuta, Donostiako Klub Nautikoko eskaileratan izan zuen irteera eta helmuga puntua Kontxako Badiako 72. Igerialdiak.

11:00etan 103 infantil mailako igerilari irten ziren, 69 neska eta 34 mutil. Helduek berriz, 169 emakumek 11:45etan eta 509 gizonek 12:00etan hasiera eman zioten probari.

Izarraitz Igeri Elkarteko hamalau igerilari absolutu (Maialen Aizpuru, Nagore Alberdi, Juan Karlos Arellano, Eva Astigarraga, Maddi Berasategi, Leire Ceciaga, Aizpea Etxeberria, Miren Goenaga, Oihana Goenaga, Nerea Illarramendi, Omar Urbieta, Rafa Zubeldia, Aiora Beristain eta Edu Sudupe) eta bost igerilari infantil (Iker Aizpuru, Nerea Berasategi, Uxue Etxeberria, Maialen Sudupe eta Alazne Sudupe) bertan izan ziren eta bakoitzak bere neurrian, maila ona erakutsi zuen. Aipagarrienak, Leire Ceciagak eta Maialen Sudupek lortutako 2. postuak emakumezkoen master mailan eta infantil neskatan.

Izarraitzekoak honako postuak lortu zituzten:

  • Rafa Zubeldia: sailkapen orokorrean 32. eta master mailan 8. postua.
  • Omar Urbieta: sailkapen orokorrean 60. eta senior mailan 38. postua.
  • Oihana Goenaga: sailkapen orokorrean 63. eta senior mailan 8. postua
  • Leire Ceciaga: sailkapen orokorrean 79. eta master mailan 2. postua.
  • Aiora Beristain: sailkapen orokorrean 91. eta senior mailan 15. postua.
  • Eva Astigarraga: sailkapen orokorrean 178. eta senior mailan 24. postua.
  • Maialen Aizpuru: sailkapen orokorrean 179. eta senior mailan 25. postua.
  • Aizpea Etxeberria: sailkapen orokorrean 327. eta senior mailan 59. postua.
  • Maddi Berasategi: sailkapen orokorrean 347. eta senior mailan 60. postua.
  • Nagore Alberdi: sailkapen orokorrean 363. eta master mailan 15. postua.
  • Nerea Illarramendi: sailkapen orokorrean 457. eta master2 mailan 9. postua.
  • Juan Karlos Arellano: sailkapen orokorrean 568. eta master2 mailan 86. postua.
  • Miren Goenaga: sailkapen orokorrean 601. eta senior mailan 77. postua.
  • Edu Sudupe: sailkapen orokorrean 623. eta master mailan 179. postua.
  • Maialen sudupe: infantil neskatan 2. postua.
  • Nerea Berasategi: infantil neskatan 19. postua.
  • Iker Aizpuru: infantil mutiletan 28. postua.
  • Uxue Etxeberria: infantil neskatan 47. postua.
  • Alazne Sudupe: infantil neskatan 56. postua.

Azken froga bukatu eta gero, honela gelditu dira gure igerilariak Gipuzkoako Distantzia Luzeko Ligako sailkapenetan:

  • Maialen Sudupe lehen postuan infantil nesketan.
  • Uxue Etxeberria zortzigarren postuan infantil nesketan.
  • Alazne Sudupe hamaikagarren postuan infantil neskatan.
  • Iker Aizpuru hamaikagarren postuan infantil mutiletan.
  • Leire Ceciaga bigarren postuan master emakumezkoetan.
  • Rafa Zubeldia bosgarren postuan master gizonezkoetan.

Zorionak denei!

Post hau Sin categoría atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.