Izarraitz Igeri Elkarteko infantil, junior eta absolutu mailako igerilariek Neguko Liga probintzialeko lehen jardunaldia izango dute zapatuan. Lehiaketa, Bergarako Agorrosin igerilekuan izango da, goizeko 10:00etan hasita.
Irailean hasi zituzten entrenamenduak eta bakoitzaren sasoia nolakoa den jakiteko balio izango du Bergarako lehiaketak.
Izarraitzetik izena eman duten igerilariak honako hauek dira:
- Ainhoa Goenaga (1997), absolutua.
- Pablo Etxeberria (1997), absolutua.
- Jon Aizpuru (1998), juniorra
- Oihana Goenaga (1999), juniorra.
- Maialen Aizpuru (2000), juniorra.
- Eva Astigarraga (2000), juniorra.
- Aiora Beristain (2000), juniorra.
- Jone Goenaga (2001), infantila.
- Nerea Berasategi (2001), infantila.
- Angela Ocio (2001), infantila.
- Iñaki Etxeberria (2001), infantila.
- Joanes Astigarraga (2001), infantila.
- Asier Ganzarain (2001), infantila.
- Paula Urrestilla (2002), infantila.
- Maialen Sudupe (2002), infantila.
- Maitane Goenaga (2002), infantila.
Zorte on denei!
- BEHIN BETIKO SERIEAK: Neguko Liga Probintzialeko 1. jardunaldiko serieak. BERGARA