Pasa den zapatuan izan zuten Izarraitz elkarteko infantil, junior eta absolutu mailako igerilariek Neguko ligako lehen jardunaldia, Bergarako Agorrosin igerilekuan.
Honakoak izan ziren Bergaran lehiatu ziren Izarraitzeko igerilariak: Ainhoa Goenaga, Pablo Etxeberria, Oihana Goenaga, Maialen Aizpuru, Eva Astigarraga, Aiora Beristain, Jone Goenaga, Iñaki Etxeberria, Joanes Astigarraga, Asier Ganzarain, Angela Ocio, Nerea Berasategi, Maialen Sudupe eta Maitane Goenaga.
Irailean hasi zituzten entrenamenduak Izarraitzeko igerilariek, eta bakoitzaren sasoia nolakoa den jakiteko balio izan zuen zapatuko probak. Orokorrean, nabaritu zen ligako lehen proba zela eta denborak ez ziren esanguratsuak izan.
Aipagarria eta era berean asko pozten gaitu, Ainhoa Goenaga eta Pablo Etxeberria unibertsitateko ikasketak hasi arren, igeriketan jarraitzen dutela ikusteak.
Zorionak eta segi gogor prestatzen!