Datorren larunbatean, Azaroak 14, Izarraitz Igeri Elkarteko Alebinek eta Benjaminek Eibar-en izango dute hitzordua.
Alebinen kasuan 2. jardunaldia izango dute, gure taldean diren 2004.urteko neskak, honako pruebak egingo dituzte:
- 200m bizkar.
- 100m bular.
- 8x50m libre (erreleboetan).
Benjaminen kasuan berriz 1. jardunaldia izango da eta ohiko urduritasunari aurre egin beharko diete, honako pruebak burutuz:
- 2007. urtean jaiotakoak, 50m bizkar.
- 2006. urtean jaiotakoak, 100m bizkar.
- 2005. urtean jaiotako mutilek, 100m bizkar eta 50m bular.
- 2005. urtena jaiotako neskak, 200m bizkar eta 50m bular.
- 2004. urtean jaiotako mutilak, 200m bizkar eta 50m bular.
Entrenatzaileak ari zaizkie igerilariei jakinarazten nor joango den. Orain arte bezala Eibar-era autobusez joango da eta hitzordua 13:45 izango da igerileku aurrean.
Ondo izan.