Emaitza onak Oñatin

Joan den zapatuan izan zuten Izarraitz elkarteko alebin mailako igerilariek Alebinen ligako hirugarren jardunaldia, Oñatiko Zubikua kiroldegiko igerilekuan.

Honakoak izan ziren Oñatin lehiatu ziren Izarraitzeko igerilariak: Intza Odriozola, Uxue Etxeberria, Garazi Larrañaga, Arantxa Sudupe, Ilazki Odriozola, Elena Otaegi, Maialen Aiertza eta Alazne Sudupe. June Zubizarreta, Leiane Lopetegi eta Alaia Juaristi baja izan ziren azken momentuan.

Oñatiko jardunaldian, 200 metro libre eta 100 metro bizkar probak lantzeko aukera izan zuten igerilariek. Horiez gain, 4 x 100 bular erreleboko proba ere izan zuten.

Orokorrean, emaitza onak izan zituzten Oñatin.  Zorionak Oñatira joan ziren guztiei, denak izan baitziren egiten ari diren hobekuntza erakusteko gai.

Bestalde, zapatuan, abenduak 12, gure taldeko benjaminek eta alebinek Tolosan ospatzen den Paco Sanchez sarian parte hartuko dute. Xehetasunak, astean zehar emango dizkie entrenatzaileek sariketan parte hartuko duten igerilariei.

Zorionak eta disfrutatu Tolosan!

Post hau Alebinen liga atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.