Datorren larunbatean arratsaldeko 16:00tan, Tolosako Usabal Polikiroldegian XVI. Paco Sanchez Saria ospatuko da.
Gure taldean dabiltzan 2004-2007. urteen bitartean jaiotako umeak izango dira bertan. Urte sasoi honetan ligako jardunaldietatik aparte hainbat txapelketa egoten dira eta aurtengoan Tolosa-ra joatea erabaki da, txapelketa honek formatu erakargarria du eta hori izan da arrazoi nagusia.
2004 eta 2005. urtean jaiotakoek aukeratutako bi probatan egin ahal izango dute igeri eta 2006 eta 2007. urteen artean jaiotakoak proba bakarrean.
Banakako probez gain, erreleboak ere izango dira. Bertan 12×50 libreetan igerian ikusi ahal izango ditugu.
Tolosara autobusez joango gara eta abiatzeko hitzordua 14:00etan izango da, Azpeitiko igerileku aurrean.
Zorte on denei!