Pasa den zapatuan eta igandean, Euskal Herriko Neguko Txapelketak jokatu dira Iruñean eta Tolosan. Infantilak Tolosako Usabal Kiroldegiko igerilekuan izan ziren, eta juniorrak Iruñako Anaitasuna igerilekuan.
Jon Aizpuru (juniorra), Oihana Goenaga (juniorra), Eva Astigarraga (juniorra) eta Aiora Beristain (juniorra) Iruñako Anaitasuna igerilekuan lehiatu ziren, eta Tolosako Usabal igerilekuan jokatutako txapelketan, berriz, Jone Goenagak, Nerea Berasategik, Angela Ociok, Iñaki Etxeberriak, Joanes Astigarragak, Asier Ganzarainek, Paula Urrestillak, Maialen Sudupek eta Maitane Goenagak hartu zuten parte infantiletan.
Negu denboraldiko azken aurreko zita garrantzitsuena zuten, eta uzta ederra bildu zuten bi igerilekuetan. Bakarkako probetan, 13 urrezko domina, zilarrezko 7 eta brontzezko 5 lortu zituzten. Horiez gain, infantil neskek, 4×200 libre eta 4×100 libre probetan, zilarrezko domina bana eskuratu zuten eta 4×100 estilo proban berriz brontzezkoa.
Juniorrak orokorrean ondo igeri egin zuten eta aurrez zituzten denboretan ibili ziren. Lorpen aipagarrienak honako hauek izan ziren:
- Urrezko 7 domina, zilarrezko 2 eta brontzezko beste 2.
- 2 marka pertsonal.
- Klubeko errekor bat, Jon Aizpuruk 100 metro estilo absolutuetan.
Infantilek, berriz, Gipuzkoako Txapelketan bezala, izugarrizko lorpenak eskuratu zituzten, hona hemen esanguratsuenak:
- Espainiako txapelketetan parte hartzeko 7 gutxiengo berri:
– Iñaki Etxeberriak 50 metro libre (neguan eta udan) eta 100 metro libre (neguan eta udan).
– Joanes Astigarragak 200 metro bizkar (udan).
– Maitane Goenagak 200 metro libre (neguan eta udan).
– Maialen Sudupek 100 metro tximeleta (neguan eta udan) eta 400 metro estilo (neguan eta udan).
– Paula Urrestillak 100 metro bizkar (udan).
- Urrezko 6 domina, zilarrezko 5 eta brontzezko 3. bakarkako probetan. Erreleboetan berriz, zilarrezko 2 (4×200 libre eta 4×100 libre) eta brontzezko 1 (4×100 estiloetan).
- 24 marka pertsonal.
- Klubeko errekor bat, Joanes Astigarragak 100 metro bizkar (15 urte).
Hurrengo sariketa Espainiako Txapelketa izango dute. Oraindik egun batzuk dituzte prestaketekin jarraitzeko, eta asteburuko emaitzak ikusita, itxaropentsu egoteko arrazoiak dauzkagu.
Zorionak eta segi horrela!